118. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Gora jotzeko errekurtsoa, lehiaketaldiaren behin betiko emaitzei buruz, administrari-ofizialen 3 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

Iragarki honen bidez, aditzera ematen da Sonia Pérez Iturbidek gora jotzeko errekurtsoa jarri duela, Tokiko Gobernu Batzarrari zuzendua, kalifikazio-epaimahaiak lehiaketaldiko behin betiko emaitzak onesteko 2025eko apirilaren 16an harturiko erabakiaren aurka, administrari-ofizialen 3 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren barnean.

Hala bada, dei egiten zaie interesdunei alegazioak aurkez ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean. Alegazioak Zizur Nagusiko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira. Hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Jarritako errekurtsoaren kopia eskatzen ahalko da Udalaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, eskabide orokorra baliatuz. Elektronikoki eskuratuko da.

Zizur Nagusian, 2025eko maiatzaren 20an.–Kalifikazio-epaimahaiko idazkaria, Cristina Fabo Legarda.

Iragarkiaren kodea: L2507255