118. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Kirol-jardueretako monitorea - Kirol eskolako eta ludotekariaren plazen izendapenak

Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko abenduaren 2an hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zuen udalaren lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak).

Deialdi hori 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19koan.

Alkatetzaren 2024ko irailaren 5eko ebazpen baten bidez (egun berean argitaratu zen deialdiaren web-fitxan), sarrera-prozeduraren deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, Tafallako Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko irailaren 5ean. Alkatetzaren irailaren 9ko, urriaren 2ko eta urriaren 8ko ebazpenen bidez (deialdiaren fitxan argitaratu ziren irailaren 9an, urriaren 3an eta urriaren 9an, hurrenez hurren), behin betiko zerrenda horren aldaketak eta zuzenketak onetsi ziren.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaien izendapen proposamena, puntuaziorik handiena lortu zutenen alde, betiere betetzen bazituzten deialdian eskatutako baldintzak, eta lekurik bazuten deialdiko plazen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek funtzionario izendatzea edo lan-kontratudun finko gisa kontratatzea eta jarraian adierazitako lanpostuak esleitzea:

–Alkatetzak 2025eko maiatzaren 13an emandako 961. Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:

Lehenbizikoa.–Xedatzea Tafallako Udalaren zerbitzuko lan-araubideko kontratu finkoaren bidez kontratatuko dela, lanaldi partzialean, Daniel Zabala Aparicio, ludotekariaren lanpostua betetzeko.

Bigarrena.–Lanpostu hutsa esleitzea, hemen xedatutakoaren arabera:

06.1.6 plaza zenbakia, ludotekariaren lanpostua, C mailakoa, lan-kontradudunen araubidekoa eta lanaldi partzialekoa.

Hirugarrena.–Lan-kontratudunen araubideko izangaiak 2025eko maiatzaren 15ean sinatu beharko du dagokion lan-kontratu finkoa, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).

Baldin izendatutako izangaiak ez badu egun horretan dagokion lan-kontratu finkoa sinatzen –salbu behar bezala frogatutako ezinbertzeko kasuetan–, eskubide guztiak galduko ditu Tafallako Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.

–Alkatetzak 2025eko maiatzaren 13an emandako 962. Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zen:

Lehenbizikoa.–Xedatzea Tafallako Udalaren zerbitzuko lan-araubideko kontratu finkoaren bidez kontratatuko dela, lanaldi partzialean, Mikele Ainzua Baigorri, kirol-jardueretako monitorearen (Kirol Eskola) lanpostua betetzeko.

Bigarrena.–Lanpostu hutsa esleitzea, hemen xedatutakoaren arabera:

06.2.8 plaza zenbakia, kirol-jardueretako monitorearen (Kirol Eskola) lanpostua, D mailakoa, lan-kontratudunen araubidekoa eta lanaldi partzialekoa.

Hirugarrena.–Lan-kontratudunen araubideko izangaiak 2025eko maiatzaren 15ean sinatu beharko du dagokion lan-kontratu finkoa, jarraikiz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira, egonkortze prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko–).

Baldin izendatutako izangaiak ez badu egun horretan dagokion kontratu finkoa sinatzen –salbu behar bezala frogatutako ezinbertzeko kasuetan–, eskubide guztiak galduko ditu Tafallako Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.

Erabaki hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea honen kontra errekurtso hauetako bat jar daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2025eko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2507118