2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez hiru garbitzailearen lanpostu betetzeko, Obra eta Zerbitzuetako Arloari atxikiak. Izendapen-proposamena
Garbitzailearen hiru lanpostu, Obra eta Zerbitzuetako Arloari atxikiak, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren kalifikazio-epaimahaiak proposamena egin du Ana María Casado Cacho, Yolanda Muñoz Campo eta Evangelina Orduña Osés izendatzeko, puntu gehien lortu duten izangaiak direlako.
Proposatutako izangaiek 30 egun naturaleko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2025eko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an.
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Azkoienen, 2025eko maiatzaren 26an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2507627