2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, ofizial administrariaren eta ofizial administrari osagarridunaren 42 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Akats materiala zuzentzea
Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2025eko ekainaren 9an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko maiatzaren 22an hartutako erabakiaren bidez deialdia onetsi zen, Iruñeko Udalaren zerbitzura aritzeko ofizial administrariaren eta ofizial administrari osagarridunaren 42 lanpostu oposizio bidez betetzeko.
Oharturik akats materiala dagoela deialdiaren oinarrietako 6.3.1. apartatuan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat, honako hau,
ERABAKITZEN DA:
1. Akatsa zuzentzea, honela:
Hau dioen zatian:
"Izangaiak kanporatzeko irizpideei dagokienez ezarritakoa kontuan hartu gabe, eta txanda irekiaz bezainbatean, 2. proba 500 izangaik egiten ahalko dute gehienez ere. Beraz, txanda irekian izangai gehiagok lortuz gero proba teorikoan eskatutako gutxieneko puntuazioa, kalifikaziorik onenak lortzen dituztenek eginen dute aurrera. 600. postuan kalifikazio bera duten izangai bat baino gehiago baleude, toki horretan berdinduta dauden guztiek eginen dute aurrera."
Beste hau behar du:
"Izangaiak kanporatzeko irizpideei dagokienez ezarritakoa kontuan hartu gabe, eta txanda irekiaz bezainbatean, 2. proba 500 izangaik egiten ahalko dute gehienez ere. Beraz, txanda irekian izangai gehiagok lortuz gero proba teorikoan eskatutako gutxieneko puntuazioa, kalifikaziorik onenak lortzen dituztenek eginen dute aurrera. 500. postuan kalifikazio bera duten izangai bat baino gehiago baleude, toki horretan berdinduta dauden guztiek eginen dute aurrera."
2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu dadila agintzea.
Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko ekainaren 9an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2508379