118. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLAZTI

Deialdia, bete daitezen udal eraikinetarako garbitzailearen plaza bat eta zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza: hirugarren oinarria aldatzea, euskara jakitea frogatzeari buruzkoa. Zerbitzu anitzetako enplegatuaren deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda, eta probak egiteko eguna eta lekua

Ikusirik ezen, Alkatetzaren 2025eko otsailaren 24ko 97. Ebazpenaren eta 2025eko martxoaren 28ko 120. Ebazpenaren bidez, onetsi zirela honako hauetarako oinarri arautzaileak: hautapen-prozedurak, behin betiko bete daitezen udal eraikinetarako garbitzailearen plaza bat eta zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza, Olaztiko Udalerako.

Bi deialdien oinarrietan, ezartzen zen Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak eginen zuela euskara proba (euskararen jakite maila frogatzekoa), edo arlo horretan eskumena duen Nafarroako Gobernuko erakundeak.

Alabaina, institutu horri kontsulta egin ondoren, ikusi da euskara proba asko berandutuko dela, eta posible dela lanpostuak ez betetzea horretarako kalkulatutako epean.

Horrenbestez, eta hautapen prozedurari jarraipena emateko behar den denboran, beharrezkotzat jotzen da 3. oinarria aldatzea bi deialdietan, gai honi dagokionez, eta aukera ematen da euskara ezagutza frogatzeko Sakanako Zerbitzuen Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bidez.

Halaber, eta eskabideak aurkezteko epea bukatu denez zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza behin betiko betetzeko prozeduran, bidezkoa da argitaratzea izangai onartuen behin betiko zerrenda, ez baitago bazterturik, eta adieraztea probak egiteko lekua, eguna eta ordua.

Hortaz, egungo indarreko legeriak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Hirugarren oinarria aldatzea, honako prozedura hauek arautzeko oinarrietan: prozedurak, behin betiko bete daitezen udal eraikinetarako garbitzailearen plaza bat eta zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza, Olaztiko Udalerako. Zehazki, f eta h letretako bigarren paragrafoa, eta hau esan behar du: "Eskaerarekin batera maila hori egiaztatu ez duten izangaiek berariazko proba bat eginez frogatzen ahal dute badutela maila hori. Horren bidez frogatuko dute badutela nahikoa hizkuntza maila (deialdi honen 1.1 oinarrian adierazia). Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak eginen du proba hori, edo Sakanako Zerbitzuen Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak".

Bigarrena.–Izangai onartuen behin betiko zerrenda onestea, prozesu honetan: hautapen-prozesua, bete daitezen zerbitzu anitzetako enplegatuaren bi plaza, Olaztiko Udalerako. Ebazpen honen eranskin gisa gehitu da. Halaber, adierazten da euskara proba 2025eko uztailaren 1ean eginen dela, 9:00etan, Olaztiko Kultura Etxean, eta oposizioko lehenbiziko proba ere egun berean eginen dela, 2025eko uztailaren 1ean, 13:00etan, Olaztiko Kultura Etxean.

Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta laburpen bat Udalaren web-orrian, iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, deialdiari dagokion tokian, eta bertan adieraztea zer errekurtso diren bidezko, eta honen berri ematea Udalbatzari, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo ohiko bilkuran, baita epaimahaietako kideei ere.

Jakinarazten dizut, jakin dezazun eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka (administrazio bidea bukatzen baitu) aurkez daitekeela errekurtso hauetako bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Olaztin, 2025eko ekainaren 5ean.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.

ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATU IZATEKO ONARTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

NANa

IZEN-DEITURAK

EUSKARA PROBA

***450***

O. A. C.

EZ

***219***

M. V. P.

EZ

***954***

I. T. E.

BAI

***962***

J.A. M. C.

EZ

***081***

H. B. A.

EZ

***102***

R. C. E.

BAI

***702***

J.A. O. V.

BAI

***218***

X. E. L.

BAI

***028***

C. L. M.

BAI

***834***

I. L.G. G.

EZ

***138***

D. F. S.

EZ

***281***

X. G. U.

BAI

***215***

F.J. C. L.

EZ

***425***

P. J. L.M.

EZ

Iragarkiaren kodea: L2508243