2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ETXALAR
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena
Alkateak 2024ko irailaren 16an emandako 90/2024 Ebazpenaren bidez, Etxalarko Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2024ko azaroaren 21ean.
Hautaprobak bukaturik, deialdiaren 9. oinarrian adierazitakoarekin bat etorriz, Epaimahai Kalifikatzaileak igorri dio Etxalarko Udaleko alkatetzari Xabier Telletxea Iratzoki zerbitzu anitzetako langile izendatzeko proposamena, bera baita deialdian puntu gehien lortu dituen izangaia.
Iragarki hau argitaratu eta ondoko 30 egun naturalen barruan, proposatutako izangaiak aurkeztu beharko ditu deialdian eskatutako gaitasun baldintzak eta gainerako beharkizunak frogatzen dituzten agiriak Etxalarko Udalaren bulegoetan.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Etxalarren, 2025eko maiatzaren 28an.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.
Iragarkiaren kodea: L2507760