118. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Deialdia, bete dadin administrari laguntzailearen plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez, lan-kontratudun finkoen araubidean. Izendapen-proposamena, eta kontratatzeko izangaien zerrenda bat eratzea

Tokiko Gobernu Batzarrak 2024ko azaroaren 15ean hartutako erabaki baten bidez, honako hau onetsi zen: deialdia, bete dadin administrari laguntzailearen plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez, lan-kontratudun finkoen araubidean, ari dadin Cintruenigoko Udalaren zerbitzura (A33 zenbakia du indarra duen plantilla organikoan), eta, orobat, eratu dadin kontratatzeko izangaien zerrenda bat.

Hautaprobak bukaturik, jarraikiz deialdiaren 8.2 oinarriari, kalifikazio epaimahaiak proposamena igorri dio Tokiko Gobernu Batzarrari, Alfonso Chivite Beamonte izendatzeko Cintruénigoko Udalaren zerbitzuko administrari laguntzaile, lan-araubide finkoan, puntuaziorik handiena lortzeagatik. Halaber, igorriko dio hautaprobak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako guztirako puntuazioaren arabera.

Izendatzeko proposatutako izangaiak hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, deialdiaren 9.1 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2025eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2507679