118. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERIAIN

Deialdia, administrari lanpostu bat, euskarazko hizkuntza eskakizuna duena, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapena

Bat etorriz hautaproben kalifikazio-epaimahaiaren proposamenarekin, administrari lanpostu bat, euskarazko hizkuntza eskakizuna duena, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian (2024ko 211. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 17an), Alkatetzaren 2025eko maiatzaren 19ko ebazpen baten bidez erabaki da Joana Estanga Urroz izendatzea Beriaingo Udalaren plantilla organikoko 10008 plaza bete dezan, bera baita puntuaziorik handiena erdietsi duen izangaia.

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Beriainen, 2025eko maiatzaren 19an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2507243