2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARANGUREN
Deialdia, langileen administrazioko teknikariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratudun finkoen araubidean. Izendapena
Udal honetako alkateak 484. Ebazpena eman du maiatzaren 26an. Hona hemen testua:
Arangurengo Udaleko langileen administrazioko teknikariaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez eta lan-kontratudun finkoen araubidean betetzeko deialdiaren 7.3 oinarrian xedaturikoa betez (deialdi hori 2024ko maiatzaren 30eko Tokiko Gobernu Batzarraren erabakiaren bidez onetsi zen, eta 2024ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 4an) zeina, ondoren, 2024ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean irailaren 26an argitaratutako deialdian aldatu baitzen, kalifikazio-epaimahaiak proposamena egin zuen Raquel Reguera Iribarren izendatzeko, hark baitzuen puntuazio handiena hautaketa-prozesuan. Proposamen hori 2025eko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 7koan.
Deialdiko 8.1 oinarrian xedatuari jarraituz, izangaiak 30 egun naturaleko epean aurkeztu zuen eskatutako dokumentazioa.
Horrenbestez,
EBATZI DUT:
1.–Arangurengo Udaleko langile finko izendatzea Raquel Reguera Iribarren andrea, plantilla organikoko 1.13 lanpostuan, pertsonaleko teknikari gisa (B maila), hark baitzuen puntuazio handiena hautaketa-prozesuan.
2.–Ezartzea izendatutako pertsonak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 9 d) artikuluaren arabera (1/2025 Foru Lege-dekretuaren 1. artikuluak aldatua), 2025eko ekainaren 16an jabetu beharko duela izendapenari dagokion lanpostuaz.
Egun horretan jabetza hartzen ez badu, ezinbesteko kasuetan salbu, izendatutakoak eskubide guztiak galduko ditu Arangurengo Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko.
3.–Erabaki hau interesdunari jakinaraztea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.
4.–Ebazpen hau argitaratzea Arangurengo Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Mutiloan, 2025eko maiatzaren 26an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2507621