2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANDOSILLA
Deialdia, bete dadin administrari-ofizialaren lanpostu bat, barne-igoera murriztuan, oposizio-lehiaketaren bidez. Izendapena
Andosillako Udaleko alkateak, maiatzaren 23ko 222/2025 Ebazpenaren bidez, erabaki du Raquel Resano Resano izendatzea, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia, bat etorriz kalifikazio-epaimahaiak eginiko proposamenarekin (deialdia, bete dadin administrari-ofizialaren lanpostu bat, oposizio-lehiaketaren probetan; deialdia argitaratu zen 2025eko 57. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 20an).
Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).
Andosillan, 2025eko maiatzaren 23an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2507559