118. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

369E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez proiektu honi buruzko ingurumen txosten estrategikoa egiten baita: "Arguedasko Udal Plan Orokorraren aldaketa. APR-06 arearen esparrua. Jarduera ekonomikoetarako eremua handitzea". Aldaketa horren sustatzailea Nafarroako Lurzoruak eta Etxebizitza SA da (NASUVINSA).

Helburua da Arguedasko Udal Plan Orokorraren determinazio egituratzaileak aldatzea, arrisku hidrologikoen eraginari eta Nafarroako Ubidearen trazadura berriari erantzuteko, beste plangintza batean arautu beharreko APR-06 area denaren gainean, industria-erabilera duen horretan, zeina aurreikusita baitago Arguedas-Valtierrako jarduera ekonomikoetarako eremua handitzeko.

Aldaketaren xede den eremua indarrean dagoen Arguedasko Udal Plan Orokorraren APR-06 area da, Arguedas-Valtierrako egungo industrialdearen parean dagoena, Arguedasko herrigunearen ipar-mendebaldeko muturrean, Valtierrako udal mugartearen ondoan. Kokatuta dago toki errepide hauen arteko bidegurutzearen inguruan: NA-8712 (Arguedas-Valtierrako sarbidea) eta NA-7564 (Ebroko Ardatza NA-134 errepidearen eta NA-8712 errepidearen arteko lotura). Zehazki, egungo industrialdea edo jarduera ekonomikoetarako eremua handitzeko aurreikusitako gunea da.

Gunearen barruan zenbait eraikin daude: landetxe gisa erabili zen eraikin bat, eta Sendaviva parkea urez hornitzeko putzu bat, haren ponpaketa-ekipoa eta transformazio zentroa hartzen dituzten eraikinez gainera.

Egungo Udal Plan Orokorraren aurreko arau subsidiarioetan, aldaketa honen xede den eremua S15 sektorea zen, eta haren gainean bi hirigintza-antolamendu xehatu, plan partzial bat eta haren aldaketa bat definitu dira jada. Indarrean dagoen Udal Plan Orokorrean, eremu hori beste plangintza batean arautu beharreko APR-06 area gisa sartu zen, eta bat dator lehengo S15 sektorearekin.

Arguedasko Udal Plan Orokorraren aldaketa honek proposatzen du gaur egun beste plangintza batean arautu beharreko APR-06 area denaren esparrua berrantolatzea, zeina antolamendu xehatua duen industria-lurzoru urbanizagarria baita, lurzoru urbanizagarriaren eta lurzoru urbanizaezinaren arteko mugak egokituz.

Horretarako, determinazio egituratzaileak eta xehatuak aldatu behar dira, indarrean dagoen plan partzialean (lehengo S-15 sektorekoa) aldaketa bat eginez.

Determinazio egituratzaileei dagokienez, espediente honen xede den eremua aldatzen da, APR-06 arearen barruko industria-lurzoru urbanizagarria berriz konfiguratzeko, murriztuko baita, eta gainerako lurrak berriz sailkatzeko eta lurzoru urbanizagarri berri gisa kategorizatzeko.

–Lurzoru urbanizaezinerako proposatutako antolamenduaren deskribapena:

APR-06 areatik kanpo uzten den lurzorua lurzoru urbanizaezinen sailean sartzen da, kategorizazio hauekin:

  • Babestu beharreko lurzoru urbanizaezina (sektoreko legeriaren arabera), ustiapen naturala izan dezan, ureztalurrak (SNUPrtEN:R).

NA-7564 errepidearen ekialdean dauden mota bereko lurren aldameneko zatia gehitzen da.

  • Babestu beharreko lurzoru urbanizaezina (sektoreko legeriaren arabera), azpiegiturak, Nafarroako Ubidea (SNUPrtI:CN).

Trazadura zuzentzen da, exekuzio-proiektua eginda.

  • Babestu beharreko lurzoru urbanizaezina (babes bereziko areak), ustiapen naturala izan dezan, gaitasun agrologiko handiko lurzorua (SNUPrtEN: SECA).

APR-06 area berritik kanpo utzitako eremu guztiak sartzen dira. Denak egungo APR-06 area inguratzen duten mota bereko lurren ondoan daude. 2003. urtea baino lehen indarrean zegoen plangintzan, nekazaritza-produktibitate handiko lurzoru gisa sailkatuta zeuden.

  • Gorde beharreko lurzoru urbanizaezina (balore nabarmenengatik), ustiapen naturala izan dezan, 1. motako ureztalurra (SNUPrsEN:R1).

Aurreko plangintzetan adierazten den bezala, 2003. urtea baino lehenagotik zen ureztalurra.

  • Gorde beharreko lurzoru urbanizaezina (balore nabarmenengtik), garapen eredua babestekoa, hiri-ingurunea (SNUPrsMD:EU).

APR-06 area berriaren eta Valtierrako industrialdearen arteko eremua gehitzen da, eta, ekialdean, NA-8712 errepidearen ertzean lurzoru mota horren zerrendari jarraipena emanen liokeen zatia, errepide horren eta NA-7564 errepidearen arteko bidegurutzean.

Lurzoru horiek gordetzeko modukotzat hartzeko irizpidea da, arau-fitxak adierazten duenez, etorkizunean herriaren hirigintza-garapena ahalbidetzea.

Horretarako, dagozkion antolamendu planoak eta araudi zatia aldatu behar dira Udal Plan Orokorrean, eta eguneratzen da indarrean dagoen plan partzialaren erreferentzia, aldaketen erreferentzia sartuz, azken aldaketa aplikatu ahal izateko.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak jakinarazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar bezala egin dela, eta aldaketak ez duela ukipen nabarmenik eragiten ingurumenean.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren abuztuaren 17ko 10/2023 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren oinarrizko egitura ezartzen duen abuztuaren 30eko 74/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. "Arguedasko Udal Plan Orokorraren aldaketa. APR-06 arearen esparrua. Jarduera ekonomikoetarako eremua handitzea" zeneko proiektuari buruzko ingurumen txosten estrategia egitea, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketa hori Nafarroako Lurzoruak eta Etxebizitza SA (NASUVINSA) enpresa publikoak sustatu du.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 12an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2507121