118. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

373/2025 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako ardi- eta behi-azienda mihi urdinaren 3., 4. eta 8. serotipoen kontra txertatzea borondatezkoa dela deklaratzen duena eta albaitaritzako profesionalak gaitzeko eta aplikazio-kostuak finantzatzeko prozedura ezartzen duena.

Mihi urdina eritasun biriko bat da, zenbait espezietako hausnarkariei eragiten diena eta Culicoides generoko eltxo jakin batzuek transmititzen dutena. Nafarroan izan genuen eritasun bera duela urte batzuk, zeina berariazko txertaketari esker kontrolpean hartu eta desagerrarazi baitzen; orduko agerraldi hartan argi gelditu zen txertoa dela eritasun hau kontrolatzeko eta borrokatzeko tresnarik eraginkorrena.

2024ko urriaren 31n, ebazpena eman zuen Nekazaritzako Elikagaien Ekoizpeneko Osasunari eta Animalien Ongizateari buruzko Zuzendaritza Nagusiak, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari atxikia. Hura argitaratu zenean, aldatu egin zen APA/1251/2020 Agindua, abenduaren 21ekoa, Nafarroa osoa mihi urdinetik babesteko berariazko neurriak eta, horrenbestez, nahitaezko txertaketa ezartzen dituena; hain zuzen ere, I. eranskina aldatu zen. Horren haritik, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak 2024ko azaroaren 15ean emandako 913/2024 Aginduaren bidez adierazten da nahitaez eta premiaz txertatu behar dela Nafarroako behi- eta ardi-azienda mihi urdinaren 4. eta 8. serotipoen kontra, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiak animalien osasunaren arloan dituen eskumenen arabera.

Ondorioz, presako prozedurari ekin zitzaion txertoaren dosiak erosteko, txertaketa nahitaez eta premiaz egin behar zelako eta merkatuan txerto gutxi zeudelako. Kontratazio-prozedura horrek bakarrik saihestuko lituzke abeltzaintzaren sektorean txertaketarik ez egitearen ondorioak.

Merkatuan txerto gutxi zeudenez, 2025eko urtarrilaren 8an, Albaitaritzako Osasun Alertarako Sareak (AOAS) bertan behera utzi zuen mihi urdina nahitaezko txertaketaren bitartez desagerrarazteko programa; besteak beste, ezinezkoa zelako behar ziren txertoak izatea. Martxoaren 11n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen martxoaren 10eko APA/229/2025 Agindua, borondatezko txertaketan oinarritutako babes-programa ezartzen duena.

Arrazoi hauengatik eutsi zaio orain arte nahitaezko txertaketari: mugimenduak errazteko, hildako kopuruaren eta morbilitatearen osasun-ondorioak kontrolatzeko, ekoizpenaren beherakada saihesteko, eta animalien ongizatea ziurtatzeko.

Txertaketak nahitaezkoa izateari uzteak mugitzeko askatasuna ematen die animaliei, baina ez ditu konpontzen eritasunak animaliengan eta ustiategietako ekonomian dituen ondorio kaltegarriak, eta areagotu egiten du askotariko serotipoak penintsulan barrena zabaltzeko eta Foru Komunitatearen lurraldean serotipo berriak sartzeko arriskua.

Eritasunak heriotza-tasa eta morbilitate handiak ditu ardi-aziendan, eta estentsiboa da eritasunarekiko sentikorrena, eritasunaren Nafarroako intzidentzia-datuek erakusten duten bezala. Abeltzaintza sektore estrategikoa da gure lurraldean, bai biztanleak landaguneetan finkatzeko, bai nekazaritza- eta ingurumen-arrazoiak direla medio. Horrenbestez, neurriak ezarri behar dira sektoreari mantentzen laguntzeko, errazago kontrolatuta eritasuna agertzeak dakarren osasun-arriskua.

Arrazoi horiek guztiak direla bide, borondatezko txertaketa finantzatuko programa bat ezartzen da ebazpen honen bitartez, mihi urdinaren 4., 8. eta 3. serotipoen kontra babesteko. Nafarroako Foru Komunitatean kokatuta dauden ardi-aziendako ustiategiei zuzenduta egonen da programa.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da ebazpena, hartutako neurria behar bezala publiko egiteko eta ezagutarazteko, helburu duen eremu osora iristen dela bermatu nahi baita; horrek ez du kentzen egokitzat jotzen diren beste publikotasun-neurri batzuk hartzea.

2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/24/EB Zuzentarauak, kontratazio publikoari buruzkoak, 4. kontuan hartuzkoan ezartzen du ezen, baldintza jakin batzuk betetzen dituzten operadoreek zeregin jakin bat egiteko baimena dutenean inolako hautapen-sistemarik egon gabe, horrelako egoerak ez direla berez kontratazioak izanen, baizik eta baimen-araubide soilak.

Beste alde batetik, 2014/23/EB Zuzentarauak 54. kontuan hartuzkoan onartzen du –gizarte, osasun eta hezkuntzako zerbitzuei dagokienez eta aintzat hartuta horiek zerbitzu delikatuak direla– agintari publikoek askatasuna dutela zerbitzu horiek beraiek emateko edo zerbitzu horiek emakidarik egin gabe antolatzeko, esaterako, horien finantzaketa sinple bat eginez. Beste aukera bat da operadore ekonomiko guztiei lizentziak eta baimenak ematea, baldin eta betetzen badituzte botere edo entitate adjudikazio-emaileak jarritako baldintzak, muga edo kuotarik ezarri gabe; horretarako, agintari publikoek behar adinako publizitatea egin behar dute, eta errespetatu behar dituzte gardentasunaren printzipioa eta diskriminaziorik ezaren printzipioa. Bestetik, 59. kontuan hartuzkoan xedatzen da Zuzentarauaren xedapen bakar batek ere ez duela eragotzi behar ordena, segurtasun eta moral publikoa, osasuna, pertsonen eta animalien bizitza eta landare-espezieen kontserbazioa babestea edo bestelako ingurumen-neurriak ezarri edo gauzatzea, batez ere garapen jasangarria kontuan hartuta, baldin eta neurri horiek bat badatoz Europar Batasunaren Itunarekin.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea 3 hilabetetik gorako ardiak mihi urdinaren 3., 4. eta 8. serotipoen kontra borondatez txertatzeko programa Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde osoan.

2. Ustiategiaren titularra arduratuko da, dagokion albaitari baimenduen bitartez, ebazpen honetan jasotako txertaketa egiteaz.

Nafarroako Gobernuak gaitutako albaitarien zerrendako edozein albaitari klinikorengana jo beharko dute abeltzaintzako ustiategiek txertaketak egiteko. Zerrenda hori helbide honetan argitaratuko da: https://www.navarra.es/eu/nekazaritza-eta-abeltzaintza/abeltzaintza/azienden-osasuna.

3. Albaitariek txertaketaren datuak erregistratu beharko dituzte (txerto-mota, serotipoa eta txertaketa-data), Albaitaritzako Kudeaketa Telematikoko aplikazioaren bitartez; horretarako, txertoa jarri eta gehienez 7 egun izanen dituzte.

4. 2025eko abenduaren 31n akituko da 3., 4. eta 8. serotipoen kontrako borondatezko txertaketa finantzatuko kanpaina.

5. Frogagiriak aurkeztu eta espedientea formalizatzeko izapideak egin ondotik, txertaketa-kostuak ordainduko zaizkie albaitari gaituei, 2025eko gastu-aurrekontuko 71004 71300 2279 412205 ("Larrialdiko txertaketa ofizialak") partidaren edo partida baliokidearen kontura, ebazpen hau osatzen duen I. eranskinean ezarritako baremoaren arabera. Gizentze-ustiategietan ez dira ordainduko txertoa jartzeko gastuak.

6. Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutua (INTIA) arduratuko da antolaketaz, logistikaz, txertoaren banaketaz, kanpaina betetzen dela kontrolatzeaz, datuen erregistroaz eta albaitari klinikoei tarifak ordaintzeaz, 5. puntuan aipatzen diren tarifekin bat. INTIAk ere jasoko du lan horiei dagokien diru-kopurua, justifikatuta aurkezten dituen gastuena, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren urriaren 18ko 307E/2024 Foru Aginduaren bidez unitate bakoitzeko onetsitako prezioen arabera.

7. Onestea ebazpenaren II. eranskinean jasotzen den prozedura, albaitaritzako profesionalei mihi urdinaren kontrako txertoa jartzeko gaikuntza eskuratzea ahalbidetuko diena, txertoak jar ditzaten Nafarroako abeltzaintzako ustiategietan.

8. Lehenengo txertaketan, dosi bakarra jarriko zaie ardiei. Orobat, albaitariek Botiken Agentziari eta Abeltzaintza Zerbitzuari emanen diete kontrako edozein erreakzioren berri, Agentziak berak ezarritako prozedurari jarraikiz.

9. Txertoa jartzeaz arduratuko diren albaitari gaituei II. eranskinean adierazten den prozedurarekin bat eta Abeltzaintza Zerbitzuak egoki jotzen dituen jarraibideen arabera emanen zaizkie jarri beharreko txertoaren dosiak.

10. Albaitari gaituek 3. apartatuan ezarri bezala erregistratuko dituzte jarritako txertoak. Ardi-aziendaren kasuan, aski izanen da txertatutako abere guztien kopurua erregistratzea. Orobat, albaitariek Botiken Agentziari eta Abeltzaintza Zerbitzuari emanen diete kontrako edozein erreakzioren berri, Agentziak berak ezarritako prozedurari jarraikiz.

11. 152.645,38 euroko gastua baimentzea, 2025eko gastu-aurrekontuko 710004 71300 2279 412205 ("Larrialdiko txertaketa ofizialak") partidaren baliokidea den partidaren kontura, albaitari gaituei ebazpen honetan ezartzen diren borondatezko txertaketa-jarduketak ordaintzeko, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago eta I. eranskinean ezartzen diren tarifekin bat.

12. Indargabetzea eta eraginik gabe uztea 913/2024 Ebazpena, 2024ko azaroaren 15ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako ardi- eta behi-azienda mihi urdinaren 3., 4. eta 8. serotipoen kontra txertatzea nahitaezkoa eta premiazkoa dela deklaratzen duena.

13. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

14. Ebazpen hau Nafarroako Albaitarien Elkargo Ofizialari eta Animalien Osasunaren Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 27an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA.–ALBAITARI KLINIKOEI ORDAINDU BEHARREKO TARIFA, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO USTIATEGIETAN MIHI URDINAREN 3., 4. ETA 8. SEROTIPOEN KONTRAKO TXERTAKETA EGITEAGATIK

FINKOA, USTIATEGI BAKOITZEKO

Ardi-azienda

21,78 euro

TXERTATUTAKO ABERE BAKOITZEKO

JARRITAKO DOSI BAKOITZEKO

Ardi-azienda

Lehenengo 200 buruak

0,67 euro

0,67 euro

200 burutik 500 buru bitarte

0,22 euro

0,22 euro

500 burutik gora

0,11 euro

0,11 euro

II. ERANSKINA.–MIHI URDINAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO PROZEDURA

1. artikulua. Xedea.

Ebazpen honen xedea da prozedura ezartzea albaitari klinikoen gaikuntzarako eta albaitaritzako laguntza klinikoa emateko helburu soziala duten pertsona juridikoen gaikuntzarako, mihi urdinaren kontrako txertoa jarri ahal izan dezaten.

2. artikulua. Gaikuntza lortzeko baldintzak.

a) Mihi urdinaren serotipo guztien kontrako txertoa jartzeko gaituak izaten ahalko dira honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak:

1.–Lanbide-helbidea, albaitari-kontsulta edo -klinika izatea.

2.–Txertatzeko behar den tresneria klinikoa, ibilgailua eta eginiko jarduketen kudeaketa informatizatua ahalbidetuko duten tresna eta sistema informatikoak izatea.

3.–Gaikuntzaren aldi osoan indarrean izatea gutxienez urtean 200.000 euroko estaldura izanen duen lanbide-erantzukizun zibileko poliza, edo, bestela, elkargoko poliza kolektiboaren estaldura osoa edukitzea, elkargoko kide izateko kuotak egunean edukitzearen ondorioz.

b) Gaikuntza horren babesean mihi urdinaren kontrako txertoa jartzen duten profesional guztiek honako betekizun hauek izanen dituzte:

a.–Indarreko legediarekin bat lanbidean jardutea ahalbidetzen dien albaitari-titulua edukitzea eta Albaitarien Elkargoko kide izatea.

b.–Lanbidean jarduteko desgaitua ez egotea.

c.–Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren jarraibideak eta gomendioak betetzea.

d.–Lanbide Elkargoei buruzko indarreko legeria betetzea.

3. artikulua. Gaikuntza eskuratzeko prozedura.

3.1. 2. artikuluan adierazitako betekizunak betetzen dituen pertsona fisiko edo juridiko orok, mihi urdinaren kontrako txertoa jartzeko zerbitzua eman nahi badu, gaikuntzarako eskabidea eta erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko ditu Nafarroako Albaitarien Elkargo Ofizialean, A eranskinean ageri den ereduaren arabera.

Hala ere, 2021eko, 2022ko, 2023ko edo 2024ko kanpainetan mihi urdinaren kontrako txertoa jartzeko gaitu diren eta albaitari gaitu izaten jarraitu nahi duten albaitariek erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute, prozedura honetako B eranskinean ageri den ereduaren arabera, esanez prest daudela gaikuntzari eusteko eta horretarako bete behar diren baldintzak betetzeko.

3.2. Nafarroako Albaitarien Elkargoak behar diren egiaztapenak eginen ditu egiaztatzeko eskatzaile berria elkargoko kide dela, desgaitua izateko ziorik ez duela, elkargoko kide izateko kuotak egunean dituela (hala badagokio), eta erantzukizunpeko adierazpena sinatuta dagoela. Egiaztapenak egin ondotik, Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzura bidaliko du mihi urdinaren kontrako txertoa jartzeko indarraldi mugagabearekin gaitutako albaitari gisa hasiko diren albaitari eskatzaileen zerrenda.

Ondorio horretarako, interesdunek, urtero, irailaren 15a baino lehen, adierazpen bat aurkeztu beharko dute Nafarroako Gobernuaren Abeltzaintza Zerbitzuan, gaikuntzako baldintzei eusten dietela dioena, eta, aldaketarik izan bada, haien berri emanen dute; hori guztia, prozedura honen C eranskinarekin bat. Adierazpena urtero aurkezten ez bada, gaikuntza automatikoki iraungiko da.

3.3. Eskatzailea pertsona juridikoa bada, eskabidearekin eta erantzukizunpeko adierazpenarekin batera sinatzailearen ordezkaritza frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu, eta erakundearen besteren konturako langile gisa txertoak jarriko dituzten albaitari klinikoen zerrenda.

3.4. Abeltzaintza Zerbitzuak aurkeztutako dokumentazioa aztertuko du, eta, akatsak baditu edo zalantzak sortzen baditu, eskatzaileari zuzentzeko edo argitzeko eskatuko zaio, edo beharrezkotzat jotzen den dokumentazioa ekartzeko. Hori egiteko hamar egun balioduneko epea eman, eta adieraziko zaio epe horretan egin ezean gaikuntza baliogabetuko zaiola ezarritako betekizunak ez betetzeagatik.

4. artikulua. Pertsona gaituen betebeharrak.

Gaikuntza erdietsi duen pertsona fisiko edo juridiko orok honako betebehar hauek izanen ditu, gaikuntzaren indarraldian zehar:

a) Bermatzea betetzen direla gaikuntza lortzeko eskatu ziren baldintza eta betekizunak, zerbitzua ematea ahalbidetzen duten haiexek.

b) Abeltzaintza Zerbitzuari jakinaraztea gaikuntza lortzeko baldintzetan eta profesionalen betekizunetan gertatzen den edozein aldaketa, mihi urdinaren kontrako txertaketa-zerbitzuari dagokionez.

c) Gaikuntzaren aldi osoan bermatzea gutxienez ere 200.000 euroko lanbide-erantzukizun zibileko indarreko poliza, edo elkargoko kuoten ordainketa egunean izatea.

Zerbitzua abeltzaintzako ustiategiek hautatuta ematen duten pertsona gaituek, aurrekoez gain, honako betebehar hauek ere bete beharko dituzte gaikuntzaren indarraldian:

a) Egunean edukitzea momentu bakoitzean indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

b) Betetzea momentu bakoitzean indarra duten xedapenek honako alor hauetan ezarritako betebeharrak: laneko segurtasuna eta osasuna, eta laneko arriskuen prebentzioa.

c) Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren jarraibide eta gomendioak betetzea.

d) Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betetzea eta zerbitzua ematean eskuratzen den informazioaren isilpekotasuna errespetatzea.

e) Erraztea Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuak egiten dituen ikuskatze-jarduketak, zerbitzuaren kalitatea eta segurtasuna bermatze aldera.

f) Aipatutako erakundeari jarraitutasunez eta berehalakoan ematea mihi urdinaren kontrako txertaketa-kanpainen garapenaren kontrola egiteko behar den informazioa.

5. artikulua. Abeltzaintzako ustiategiek hautatutako albaitari gaituek zerbitzua ematea.

5.1. Albaitari gaituek zeinahi administrazio publikoren eskutik dela ere mihi urdinaren kontrako txertoa paratuko diete Nafarroan kokatuta dauden abeltzaintzako ustiategietako animaliei.

5.2. Albaitariak Nekazaritzako Elikagaien Teknologien Institutuari (INTIA) eskatuko dio behar duen dosi-kopurua, bitarteko telematikoak erabiliz. Halaber, txertoa jasoko duten abeltzaintzako ustiategien zerrenda eta gutxi gorabeherako animalia-kopurua adieraziko ditu.

5.3. Eskabidea jasotakoan, INTIAk eskabidean ageri diren datuak egiaztatuko ditu, eta, behin eskabidea onartuta, jarriko dituen albaitariari emanen dizkio txertoak. INTIAk eguneratua izanen du entregatu dituen txertoaren dosi guztien erregistroa.

5.4. Albaitari gaituek ekoizlearen jarraibideen arabera jarriko dituzte txertoak. Behin jarrita, albaitariak zazpi egun baino gutxiagoko epean helaraziko dio txertaketa-partea Abeltzaintza Zerbitzuari, horretarako Albaitaritzako Kudeaketa Telematikoa izeneko tresna informatikoa erabiliz.

6. artikulua. Txertaketa-zerbitzua egiten duten albaitari gaituen ordainsariak.

6.1. Abeltzaintza Zerbitzuak ordainduko ditu abeltzaintzako ustiategietan mihi urdinaren aukako txertoa jartzeko egindako zerbitzuak, I. eranskinean ezarri diren tarifekin bat.

Ezarritako kopuruei kasuan-kasuan dagokion BEZa erantsiko zaie.

Ordainketa Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren gaikuntza duen pertsona fisiko edo juridikoari eginen zaio, bankuko transferentzia bidez, txertaketa egin beharreko abeltzaintzako ustiategiei buruz aplikazio informatikoan sartutako txertaketa-datuak alderatu eta egiaztatu ondotik.

Ezarritako epetik 7 egun natural baino gehiagoko atzerapenez jakinarazten diren parteek %50eko penalizazioa izanen dute ezarritako tarifarekiko. Atzerapenak behin eta berriz errepikatzeak %100eko penalizazioa ekar dezake, bai eta emandako gaikuntza baliogabetzea ere.

6.2. Gaitutako pertsonek ez dute jasotzen ahalko abeltzaintzako ustiategiek emandako dirurik programa honetan zehaztutako zerbitzua dela-eta, eta zerbitzu horrengatik ez diete inolako fakturarik ordainaraziko beste entitate publiko edo pribatu batzuei.

6.3. INTIAk txertaketa-parteak, banatutako dosiak, txertatutako ustiategien erroldak eta gaitutako albaitariek aurkeztutako fakturak alderatuko ditu.

6.4. Emandako zerbitzuen zenbatekoa 2025eko aurrekontuaren kontura ordainduko da, gaikuntzaren datatik 2025eko urriaren 30era bitartean jarri diren eta INTIAk alderatu dituen txertoengatik.

7. artikulua. Gaikuntza iraungitzeko zioak.

Honako arrazoi hauengatik iraungiko da gaikuntza:

a) Gaitutako pertsonak berariaz uko egitea zerbitzu hau ematen jarraitzeari.

b) Errebokazioa, eta beste edozein arrazoi, funtzionamenduaren gaineko osasun-baimena iraungitzearekin lotua dagoena.

c) Ez betetzea ez gaikuntzarako behar diren baldintzak, ez gaikuntzatik eratorritako betebeharrak edo ebazpen honetan ezarritako betebeharrak. Bereziki, gaikuntzarako baldintzei eusten zaiela dioen adierazpena ez aurkeztea edo izandako aldaketen berri ez ematea, eta txertaketa-parteak atzerapenez jakinaraztea behin eta berriz.

d) Ez betetzea Nafarroako Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea eta hura garatzen duen araudia, aplikatzekoa den orotan.

A ERANSKINA.–MIHI URDINAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO ESKABIDEA ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA - PERTSONA FISIKOA

ESKATZAILEAREN DATUAK

Izen-abizenak:

NANa/IFKa:

Helbidea:

Herria:

PK:

Probintzia:

Telefono-zenbakia:

Helbide elektronikoa:

ELKARGOKIDE ZK.:

ESKATZEN DU:

Mihi urdinaren kontrako txertaketa-kanpainetan mihi urdinaren kontrako txertoa jartzeko gaikuntza.

Eskatzaileak ADIERAZTEN DU:

a) Lanbide-helbidea, albaitari-kontsulta edo -klinika duela.

b) Badituela txertaketarako behar den tresneria klinikoa, ibilgailua eta bere jarduketen kudeaketa informatizatua ahalbidetzen duten tresna eta sistema informatikoak.

c) Gaikuntzaren aldi osoan indarrean duela urtean gutxienez 200.000 euroko estaldura duen lanbide-erantzukizun zibileko poliza, edo, elkargoko kide izateko kuotak egunean dituenez, elkargoko poliza kolektiboaren estaldura osoa duela.

d) Indarreko araudiarekin bat, lanbidean jardutea ahalbidetzen dion albaitari-titulua baduela eta Albaitarien Elkargoko kide dela.

e) Ez dagoela lanbidean jarduteko desgaitua.

f) Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren jarraibideak eta gomendioak beteko dituela.

g) Lanbide-elkargoei buruzko indarreko legeria beteko duela.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eskatzen ahalko du erantzukizunpeko adierazpenean emandako informazioa egiaztatzeko, eta, horretarako, horren egiazkotasuna frogatzen duen dokumentazioa eskatzen ahalko du.

Eta, horrela jasota geldi dadin eta dagozkion ondorioak sor ditzan, mihi urdinaren kontrako txertoa jartzeko albaitariak gaitzeko, eskabide eta adierazpen hauek sinatzen dira.

…......................................…….(e)n, 202……….(e)ko ……............................….aren ……….(e)(a)n.

SINADURA

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu formulario honetan agertzen diren datuak, bai eta zuri buruz jasotzen direnak ere, arduradun gisa tratatuko dituztela Nafarroako Albaitarien Elkargoak eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak (González Tablas kalea 9, Iruña). Datu horien tratamenduaren xedea da mihi urdinaren kontrako txertaketa kudeatzea, eta "MIHI URDINAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO ESKABIDEA ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA" kudeatzea. Datuen tratamendurako legitimazioa interes publikoa da. Identifikazio-datuak (izen-abizenak, elkargokide-zenbakia, lanbide-helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa) Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dira abeltzaintzako ustiategiei albaitari gaituen zerrenda jakinarazteko xedez. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian azaldutako beste eskubide batzuk ere. Departamentuak zure datu pertsonalei eta zure eskubideei ematen dien tratamenduari buruzko informazio zehatzagoa izateko, pribatutasunari eta datu pertsonalei buruzko gure lege-oharra kontsultatu dezakezu departamentuaren webgunean.

A BIS ERANSKINA.–MIHI URDINAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO ESKABIDEA ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA - PERTSONA JURIDIKOA

ESKATZAILEAREN DATUAK

Izena:

NANa/IFKa:

Helbidea:

Herria:

PK:

Probintzia:

Telefono-zenbakia:

Helbide elektronikoa:

Honako honen izenean:

PERTSONA JURIDIKOAREN DATUAK

SOZIETATEAREN IZENA:

IFKa:

Helbidea:

Herria:

PK:

Probintzia:

Telefono-zenbakia:

Helbide elektronikoa:

ESKATZEN DU:

Gaikuntza ematea .......................................................................................................... entitateari, mihi urdinaren kontrako kanpainetan txertoak jartzeko; besteren kontura kontratatutako albaitaritzako profesional hauek jarriko dituzte:

IZEN-ABIZENAK

NAN-ZK.

ELKARGOKIDE-ZK.

Helbide elektronikoa

Eskatzaileak ADIERAZTEN DU:

a) Lanbide-helbidea, albaitari-kontsulta edo -klinika duela.

b) Badituela txertaketarako behar den tresneria klinikoa, ibilgailua eta bere jarduketen kudeaketa informatizatua ahalbidetzen duten tresna eta sistema informatikoak.

c) Gaikuntzaren aldi osoan indarrean duela urtean gutxienez 200.000 euroko estaldura duen lanbide-erantzukizun zibileko poliza.

Eta albaitariei dagokienez adierazten du:

a) Indarreko legediarekin bat lanbidean jardutea ahalbidetzen dien albaitari-titulua badutela eta Albaitarien Elkargoko kide direla.

b) Ez daudela lanbidean aritzeko desgaituta.

c) Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren jarraibideak eta gomendioak beteko dituztela.

d) Lanbide-elkargoei buruzko indarreko legeria beteko dutela.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eskatzen ahalko du erantzukizunpeko adierazpenean emandako informazioa egiaztatzeko, eta horretarako, horren egiazkotasuna frogatzen duen dokumentazioa eskatzen ahalko du.

Eta, horrela jasota geldi dadin eta dagozkion ondorioak sor ditzan, mihi urdinaren kontrako txertoa jartzeko albaitariak gaitzeko, eskabide eta adierazpen hauek sinatzen dira.

…......................................…….(e)n, 202……….(e)ko ……............................….aren ……….(e)(a)n.

SINADURA

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA: sinatzailearen ordezkaritza frogatzen duen dokumentazioa.

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu formulario honetan agertzen diren datuak, bai eta zuri buruz jasotzen direnak ere, arduradun gisa tratatuko dituztela Nafarroako Albaitarien Elkargoak eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak (González Tablas kalea 9, Iruña). Datu horien tratamenduaren xedea da mihi urdinaren nahitaezko txertaketa kudeatzea 2021-2022 eta 2022-2023 kanpainetan, eta "MIHI URDINAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO ESKABIDEA ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA" kudeatzea. Datuen tratamendurako legitimazioa interes publikoa da. Identifikazio-datuak (izen-abizenak, elkargokide-zenbakia, lanbide-helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa) Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dira abeltzaintzako ustiategiei albaitari gaituen zerrenda jakinarazteko xedez. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian azaldutako beste eskubide batzuk ere. Departamentuak zure datu pertsonalei eta zure eskubideei ematen dien tratamenduari buruzko informazio zehatzagoa izateko, pribatutasunari eta datu pertsonalei buruzko gure lege-oharra kontsultatu dezakezu departamentuaren webgunean.

B ERANSKINA.–NAFARROAN MIHI URDINAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO GAIKUNTZARI EUSTEKO ALBAITARIEN ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

ESKATZAILEAREN DATUAK

Izen-abizenak:

NANa/IFKa:

Helbidea:

Herria:

PK:

Probintzia:

Telefono-zenbakia:

Helbide elektronikoa:

ELKARGOKIDE-ZK.:

ESKATZEN DU:

............................................................. Ebazpenaren bidez, eta ondorio hauetarako, mihi urdinaren kontrako txertaketa-kanpainetarako eman zen gaikuntzari eustea mihi urdinaren kontrako txertoa jartzeko.

ADIERAZTEN DU:

a) Lanbide-helbidea, albaitari-kontsulta edo -klinika duela.

b) Badituela txertaketarako behar den tresneria klinikoa, ibilgailua eta bere jarduketen kudeaketa informatizatua ahalbidetzen duten tresna eta sistema informatikoak.

c) Indarrean duela urtean gutxienez 200.000 euroko estaldura duen lanbide-erantzukizun zibileko poliza, edo, elkargoko kide izateko kuotak egunean dituenez, elkargoko poliza kolektiboaren estaldura osoa duela.

d) Indarreko araudiarekin bat, lanbidean jardutea ahalbidetzen dion albaitari-titulua baduela eta Albaitarien Elkargoko kide dela.

e) Ez dagoela lanbidean jarduteko desgaitua.

f) Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren jarraibideak eta gomendioak beteko dituela.

g) Lanbide-elkargoei buruzko indarreko legeria beteko duela.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eskatzen ahalko du erantzukizunpeko adierazpenean emandako informazioa egiaztatzeko, eta, horretarako, horren egiazkotasuna frogatzen duen dokumentazioa eskatzen ahalko du.

Eta, horrela jasota geldi dadin eta dagozkion ondorioak sor ditzan, mihi urdinaren kontrako txertoa jartzeko albaitarien gaikuntzari eusteko, adierazpen hau sinatzen da.

…......................................…….(e)n, 202……….(e)ko ……............................….aren ……….(e)(a)n.

SINADURA

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu formulario honetan agertzen diren datuak, bai eta zuri buruz jasotzen direnak ere, arduradun gisa tratatuko dituztela Nafarroako Albaitarien Elkargoak eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak (González Tablas kalea 9, Iruña). Datu horien tratamenduaren xedea da mihi urdinaren kontrako txertaketa kudeatzea, eta "MIHI URDINAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO ESKABIDEA ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA" kudeatzea. Datuen tratamendurako legitimazioa interes publikoa da. Identifikazio-datuak (izen-abizenak, elkargokide-zenbakia, lanbide-helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa) Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dira abeltzaintzako ustiategiei albaitari gaituen zerrenda jakinarazteko xedez. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian azaldutako beste eskubide batzuk ere. Departamentuak zure datu pertsonalei eta zure eskubideei ematen dien tratamenduari buruzko informazio zehatzagoa izateko, pribatutasunari eta datu pertsonalei buruzko gure lege-oharra kontsultatu dezakezu departamentuaren webgunean.

C ERANSKINA.–MIHI URDINAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARITZAKO PROFESIONALAREN URTEKO ADIERAZPENA

ALBAITARITZAKO PROFESIONALAREN DATUAK

Izen-abizenak:

NANa/IFKa:

Helbidea:

Herria:

PK:

Probintzia:

Telefono-zenbakia:

Helbide elektronikoa:

ELKARGOKIDE-ZK.:

ADIERAZTEN DUT:

Deklaratutako txertaketa-kanpainetan mihi urdinaren kontrako txertoa jartzeko gaikuntzarekin jarraitzeko xedeetarako:

a) Lanbide-helbidea, albaitari-kontsulta edo -klinika duela.

b) Badituela txertaketarako behar den tresneria klinikoa, ibilgailua eta bere jarduketen kudeaketa informatizatua ahalbidetzen duten tresna eta sistema informatikoak.

c) Indarrean duela urtean gutxienez 200.000 euroko estaldura duen lanbide-erantzukizun zibileko poliza, edo, elkargoko kide izateko kuotak egunean dituenez, elkargoko poliza kolektiboaren estaldura osoa duela.

d) Indarreko araudiarekin bat, lanbidean jardutea ahalbidetzen dion albaitari-titulua baduela eta Albaitarien Elkargoko kide dela.

e) Ez dagoela lanbidean jarduteko desgaitua.

f) Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren jarraibideak eta gomendioak beteko dituela.

g) Lanbide-elkargoei buruzko indarreko legeria beteko duela.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eskatzen ahalko du erantzukizunpeko adierazpenean emandako informazioa egiaztatzeko, eta, horretarako, horren egiazkotasuna frogatzen duen dokumentazioa eskatzen ahalko du.

Eta, horrela jasota geldi dadin eta dagozkion ondorioak sor ditzan, mihi urdinaren kontrako txertoa jartzeko albaitarien gaikuntzari eusteko, adierazpen hau sinatzen da.

…......................................…….(e)n, 202……….(e)ko ……............................….aren ……….(e)(a)n.

SINADURA

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu formulario honetan agertzen diren datuak, bai eta zuri buruz jasotzen direnak ere, arduradun gisa tratatuko dituztela Nafarroako Albaitarien Elkargoak eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak (González Tablas kalea 9, Iruña). Datu horien tratamenduaren xedea da mihi urdinaren kontrako txertaketa kudeatzea, eta "MIHI URDINAREN KONTRAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO ESKABIDEA ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA" kudeatzea. Datuen tratamendurako legitimazioa interes publikoa da. Identifikazio-datuak (izen-abizenak, elkargokide-zenbakia, lanbide-helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa) Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dira abeltzaintzako ustiategiei albaitari gaituen zerrenda jakinarazteko xedez. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian azaldutako beste eskubide batzuk ere. Departamentuak zure datu pertsonalei eta zure eskubideei ematen dien tratamenduari buruzko informazio zehatzagoa izateko, pribatutasunari eta datu pertsonalei buruzko gure lege-oharra kontsulta dezakezu departamentuaren webgunean.

Iragarkiaren kodea: F2507708