1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
186/2025 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jabetza hartzeko eguna ezartzen baita, Nafarroako toki entitateetako idazkarien plaza hutsak gaikuntzadun funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko prozeduretan izendatutakoentzat, jarraikiz maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legean (Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzkoa) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa) jasotako aurreikuspenei.
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren irailaren 15eko 515/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako toki entitateetako idazkarien plaza hutsak gaikuntzadun funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko, maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legean jasotako aurreikuspenen arabera.
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren martxoaren 20ko 57/2023 Ebazpenaren bidez (martxoaren 14ko 102/2025 Ebazpenaren bidez aldatua, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2025eko urtarrilaren 15ean eman 000005/2025 apelazio-epaia betez) , bukaera ematen zaio Nafarroako toki entitateetako idazkarien plaza hutsak gaikuntzadun funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko prozedurari; halaber, plazak esleitzen dira eta esleipendunak idazkari titular izendatzen dira.
Plazaren jabetza hartzeko datari dagokionez, aipatutako ebazpenek ezartzen dute esleipendunek izendapenaren xede diren plazen jabetza hartuko dutela maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legean jasotako hautapen-prozesuen ondorioz foru-gaikuntza lortzen dutenen egun berean.
Maiatzaren 15eko 6/2025 Foru Legearen bidez 16/2022 Foru Legea aldatu da, eta haren 8.2 artikulua indargabetuta geratu da. Beraz, foru lege horrek araututako prozedura guztietan plazen jabetza-hartzea aldi berean egitea ezartzen zuen manua desagertu denez, esleipendunek plazaz jabetzeko data ezar daiteke, horretarako arau-eragozpenik ez dagoelako.
Horrenbestez, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 30eko 184/2025 eta 185/2025 ebazpenen bidez, ezarri da 2025eko uztailaren 1a izanen dela jabetza hartzeko eguna, Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaile izateko gaikuntza lortzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanda, eta lanpostu horietan sartzeko egin zen deialdiko hautapen prozesuetan izendatutako izangaientzat (hautapen prozesuak txanda irekikoak eta aldi baterako enplegua egonkortzekoak ziren, bietan oposizio-lehiaketa sistema erabili zen, eta haien deialdia egin zen Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak abenduaren 1ean emandako 680/2022 Ebazpenaren bidez).
Horregatik guztiagatik, eskuordetu dizkidaten ahalmenak erabiliz, zeinak eman baitzaizkit Lurralde Kohesiorako kontseilariaren uztailaren 1eko 35/2020 Foru Aginduaren bidez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen bidez eskuordetutako zenbait eskumenen erabilera Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren esku uzten duena), eta, orobat, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bidez,
EBAZTEN DUT:
1. Ezartzea 2025eko uztailaren 1a izanen dela jabetza hartzeko eguna, Nafarroako toki entitateetako idazkarien plaza hutsak gaikuntzadun funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko prozeduretan izendatutakoentzat, jarraikiz maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legean (Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzkoa) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa) jasotako aurreikuspenei.
Pertsonak eta esleitutako lanpostuak ebazpen honen eranskin bakarrean jasotakoak dira, eta adierazi behar da esleipendunetako bat dagoeneko erretiroa hartuta dagoela, eta, beraz, ez dela bertan ageri.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta, horrekin batera, ohartaraztea ebazpenaren aurka espedienteko interesdunek (administrazio publikoak ez badira) gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik hasita. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik hasita; alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 30ean.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
ESLEITUTAKO LANPOSTUAK
Idazkaria.
IZENDATUTAKO LEHIAKIDEAK | ESLEITUTAKO PLAZAK |
MENDIVIL ZUBIZARRETA, VICTOR MANUEL | NOAIN (ELORTZIBAR) |
GONZALO ETXARRI, SILVIA | BURLATA |
SANZ DE GALDEANO MARTINEZ DE EULATE, MIREN ITZIAR | TAFALLA |
Iragarkiaren kodea: F2507908