1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
741E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu dela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko burutza hau merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia: Reina Sofía ospitaleko Kirurgia Orokorreko Laguntza Zerbitzuko burutza, 71029 plaza zenbakia duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 11ko 146E/2025 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Reina Sofía ospitaleko Kirurgia Orokorreko Laguntza Zerbitzuko burutza merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Burutza horrek 71029 plaza zenbakia du. Deialdi hori argitaratu zen 2025eko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 3koan, bai eta Osasuneko web-orrian ere, "Osasun Laguntzako Burutzak" atalean: https://empleosalud.navarra.es/eu/jefaturas.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak maiatzaren 8an emandako 1144E/2025 Ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen, eta Osasun Departamentuaren web-orrian argitaratu zen 2025eko maiatzaren 9an (https://empleosalud.navarra.es/eu/jefaturas, "Osasun laguntzako burutzak" atalean).
Erreklamazioak aurkezteko epea igarota, izangai onarturik ez dagoenez gero, bidezkoa da deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Deklaratzea bete gabe gelditu dela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko burutza hau merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia: Reina Sofía ospitaleko Kirurgia Orokorreko Laguntza Zerbitzuko burutza, 71029 plaza zenbakia duena.
2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, baita Osasun Departamentuaren web-orrian ere (https://empleosalud.navarra.es/eu/jefaturas), "Osasun laguntzako burutzak" atalean.
3. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta aintzat hartuz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 28an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2507823