1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
697E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita kalifikazio epaimahaiaren osaera, odontologoen 8 plaza huts betetzeko deialdian.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 9ko 657E/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen odontologoen 8 plaza huts betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Ebazpen hartan, kalifikazio epaimahaiko kideak izendatu ziren.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 9an emandako 657E/2025 Ebazpenean adierazitako kalifikazio epaimahaia, honela:
Honako hau dioen tokian:
5.1. Kide hauek osatuko dute lehiaketa honetako kalifikazio epaimahaia:
Epaimahaiburua: Isabel Rodrigo Rincón andrea. NOUko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren zuzendariorde asistentziala.
Ordezko epaimahaiburua: Marta Martín Vizcaino andrea. NOUko zuzendari asistentziala.
Honela behar du:
5.1. Kide hauek osatuko dute lehiaketa honetako kalifikazio epaimahaia:
Epaimahaiburua: Esther Sainz Gómez andrea. Aho-hortzetako Osasunaren Ataleko burua.
Ordezko epaimahaiburua: Ana Lirón de Robles Adsuar andrea. Odontologoa.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, deialdiaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta aintzat hartuta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 23an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2507657