118. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

690E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe geratu dela Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun dokumentazioko teknikari espezialisten (ODTEen) 1 plaza huts.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 16ko 2358E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdi bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun dokumentazioko teknikari espezialisten (ODTEen) 1 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 198. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren azaroaren 14ko 2404E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren abenduaren 20ko 2673E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Oposizio fasea egin ondoren, ezein izangaik ez du lortu deialdiaren oinarrietan eskatutako gutxieneko puntuazioa.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe geratu dela 69355 plaza, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun dokumentazioko teknikari espezialisten (ODTEen) 1 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzara, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalera eta Sarrerarako eta Lanpostuak Betetzeko Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1 c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 22an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.

Iragarkiaren kodea: F2507450