1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
989/2025 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Ana María Nadal Iglesias kentzen duena Laguntza Administratiboko 5. Unitateko buru kargutik, berak eskatuta.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak 2020ko urriaren 8ko emandako 1585/2020 Ebazpenaren bidez, Laguntza Administratiboko 5. Unitateko buru izendatu zen Ana María Nadal Iglesias, hain zuzen ere, 648 zenbakiko lanpostuan.
2025eko maiatzaren 12ko eskabide baten bidez, karguari uko egiten diola jakinarazi zuen Ana María Nadal Iglesiasek.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa kontuan harturik –testu hori 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen–.
Ikusirik TEKAZELak Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Ana María Nadal Iglesias kentzea Laguntza Administratiboko 5. Unitateko buru kargutik (648 zenbakiko lanpostua), berak eskatuta, eta eman dituen zerbitzuengatik eskerrak ematea. 2025eko maiatzaren 31 izanen du azken eguna karguan.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Ikastegien eta Sailen Ataleko buruari aditzera ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 21ean.–Kudeatzailea, Mar González Paredes.
Iragarkiaren kodea: F2507578