1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
54/2025 FORU DEKRETUA, maiatzaren 28koa, Luis Javier Eslava Gutiérrez jauna Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoko Hitzarmen Ekonomikoaren, Analisi Fiskalen eta Administrazioaren Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko ditu zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.
Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita bosteko maiatzaren hogeita zortzian egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Luis Javier Eslava Gutiérrez jauna Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoko Hitzarmen Ekonomikoaren, Analisi Fiskalen eta Administrazioaren Zerbitzuko zuzendari izendatzea, 2025eko maiatzaren 29tik aurrerako ondorioekin. Egun hori izanen da lanpostu horretan aritzeko lehen eguna.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta igortzea Nafarroako Foru Ogasuna erakunde autonomoko zuzendari kudeatzaileari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 28an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.
Iragarkiaren kodea: F2507737