118. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

223E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ibón Vidaurre González jauna Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako, 2025eko maiatzaren 19tik aurrerako ondorioekin. Bulegoa institutu horretako Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari atxikita dago.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario Ibón Vidaurre González jauna, administrari lanpostua betetzen duena (C maila), Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari atxikitako Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Bulegoko buru izendatu zuen, 2025eko urtarrilaren 8an, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, urtarrilaren 9ko 1E/2025 Ebazpenaren bidez.

2025eko maiatzaren 18tik aurrerako ondorioekin, Ibon Vidaurre González jauna kargutik kendu zuen Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebazpen baten bidez.

Abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen du, ataletako, bulegoetako eta unitate parekatuetako burutzetarako betebeharrak ezartzeko, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeari begira. Dekretuaren arabera, Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoko burutzak (7194 plaza) baldintza espezifiko hau du: hura beteko duen funtzionarioa A edo B mailakoa izatea.

Apirilaren 16ko 36/2025 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zuenak, 2025eko maiatzaren 7an hartu zuen indarra, eta 4. artikuluko Bat atalean Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoko burutzari (7194 plaza) baldintza espezifiko hau esleitu zion: hura beteko duen funtzionarioa A, B edo C mailakoa izatea.

Administrazio eta Kudeaketa Ataleko buruak proposatzen du Ibón Vidaurre González jaunak bete dezala Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoko burutza, 2025eko maiatzaren 19tik aurrerako ondorioekin.

Hala ezartzen baitu bere lehenbiziko xedapen gehigarrian otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituenak, erakunde autonomoetako burutzak bitarte baterako betetzeko, kasuan kasuko erakundearen estatutuetan ezarritakoari jarraikiko zaio.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarriak eskatzen duenez, atalburuen, bulegoburuen eta ataletik beherako beste unitateetako buruen bitarte baterako izendapenak egin baino lehen, Funtzio Publikoaren arloko eskumena duen departamentuak horren aldeko txostena eman behar du. Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak 2025eko maiatzaren 16an egin zuen aldeko txosten hori.

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Ibón Vidaurre González jauna Kluben eta Kirol Errendimenduaren Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako, 2025eko maiatzaren 19tik aurrerako ondorioekin. Bulegoa Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari atxikita dago.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 19an.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.

Iragarkiaren kodea: F2507543