118. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

222E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Ibón Vidaurre González jauna, Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Bulegoko burua, 2025eko maiatzaren 18tik aurrerako ondorioekin. Bulego hori institutuko Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari atxikita dago.

Administrazio eta Kudeaketa Ataleko buruak proposatzen du kargutik kentzea Ibón Vidaurre González jauna, Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Bulegoko burua, 2025eko maiatzaren 18tik aurrerako ondorioekin. Bulegoa Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari atxikita dago.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du izendapen askeko lanpostuetarako izendapenak eta, halaber, burutzak bitarte baterako betetzekoak kasuan kasuko erakundearen estatutuetan edo berariazko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen direla.

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan ahalmenekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Ibón Vidaurre González jauna, Zerbitzu Orokorren eta Mantentze-lanen Bulegoko burua, 2025eko maiatzaren 18tik aurrerako ondorioekin, eta egindako zerbitzuak eskertzea. Bulegoa Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari atxikita dago.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Entitateei Arreta Egiteko eta Kirol Errendimendurako Zuzendariordetzari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Lan Harremanen eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 19an.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.

Iragarkiaren kodea: F2507541