1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
185/2025 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita plazen jabetza hartzeko eguna, Nafarroako toki entitateetako kontu-hartzaile izateko gaikuntza lortzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanda, eta lanpostu horietara sartzeko deialdian izendatutako izangaientzat, bai txanda irekiko hautapen prozesuaren bidezkoan, bai aldi baterako enplegua egonkortzeko hautapen prozesuaren bidezkoan, biak ere oposizio-lehiaketa sistemaz.
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak abenduaren 1ean emandako 680/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako toki entitateetako kontu-hartzaile izateko gaikuntza lortzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanda, eta lanpostu horietan sartzeko, bai txanda irekiko hautapen prozesuaren bidez, bai aldi baterako enplegua egonkortzeko hautapen prozesuaren bidez, biak ere oposizio-lehiaketa sistema erabiliz.
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak azaroaren 28an emandako 640/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako toki entitateetako kontu-hartzaile izateko gaikuntza ematen zaie zerrendan ageri diren izangaiei eta funtzionario izendatzen dira eginkizun publiko horietan aritu daitezen hurrenez hurren esleitzen zaizkien plazetan.
Ebazpen horretan adierazten da plazen jabetza hartzeko eguna Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak horretarako eman behar duen ebazpenean adieraziko dela, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko 16/2022 Foru Legearekin, zeinak 8.2 artikuluan ezartzen baitu legean araututako prozedura guztietan egun berean jabetuko direla izendatuak izan direneko lanpostuaz, halako moduan non izendapenak eta jabetza-hartzeak soilik emanen diete izendatuei nomina eta plantillako gaitutako funtzionarioen izaera, Nafarroako toki entitateen zerbitzuko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin.
Plazaren jabetza hartzeko data ezartzeari dagokionez, kontuan hartu behar da maiatzaren 15eko 6/2025 Foru Legearen bidez 16/2022 Foru Legea aldatu dela, eta haren 8.2 artikulua indargabetuta geratu dela. Beraz, foru lege horrek araututako prozedura guztietan plazen jabetza-hartzea aldi berean egitea ezartzen zuen manua desagertu denez, esleipendunek plazaz jabetzeko data ezar daiteke, horretarako arau-eragozpenik ez dagoelako.
Izendapenak eta plazaren jabetza hartzeak nominako eta plantillako funtzionario izaera emanen diete izendatuei, Nafarroako toki entitateen zerbitzuko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin, eta kasuan kasuko toki entitateari loturik geldituko dira.
Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko dira eta hartan alta emanen zaie, araubide horren babespean.
Aurrekoa gorabehera, aplikatuta abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik badago, bi aukera izanen ditu: edo segitzea martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.
Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.
Funtzionarioek bizilekua destinoko herrian ez izateak ez du alde batera uzten lantokira puntual iritsi beharra eta lanaldia eta lanpostuko eginkizunak zuzen bete beharra, eta, gainera, ez da inolako konpentsaziorik jasoko lantokirako joan-etorriengatik.
Izendatutako izangaiek 2025eko uztailaren 1ean hartu beharko dute kontu-hartzaile plazaren jabetza destinoko toki entitatean.
Ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezarritako datan plazaren jabetza hartzen ez dutenek galduko dituzte Nafarroako toki entitateetako kontu-hartzaile lanposturako gaitutako funtzionario bihurtzeko eskubide guztiak.
Horregatik guztiagatik, eskuordetu dizkidaten ahalmenak erabiliz, zeinak eman baitzaizkit Lurralde Kohesiorako kontseilariaren uztailaren 1eko 35/2020 Foru Aginduaren bidez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen bidez eskuordetutako zenbait eskumenen erabilera Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren esku uzten duena), eta, orobat, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren bidez aitortutako eskudantzien indarrez,
EBAZTEN DUT:
1. Ezartzea 2025eko uztailaren 1a izanen dela jabetza hartzeko eguna, Nafarroako toki entitateetako kontu-hartzaile izateko gaikuntza lortzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanda, eta lanpostu horietara sartzeko deialdian izendatutako izangaientzat, bai txanda irekiko hautapen-prozesuaren bidezkoan, bai aldi baterako enplegua egonkortzeko hautapen-prozesuaren bidezkoan, biak ere oposizio-lehiaketa sistemaz. Pertsonak eta esleitutako plazak ebazpen honen eranskin bakarrean ageri dira.
2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nominako eta plantillako funtzionario gaituen izaera emanen diete izendatuei, Nafarroako toki entitateen zerbitzuko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin.
Ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezarritako datan plazaren jabetza hartzen ez dutenek galduko dituzte Nafarroako toki entitateetako kontu-hartzaile izateko gaitutako funtzionario bihurtzeko eskubide guztiak.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, kontuan hartuta argitalpenak jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta adieraztea ezen espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dutela Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, deusetan galarazi gabe aurretiazko errekerimendua egitea Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 30ean.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
GAIKUNTZAK ETA ESLEITUTAKO PLAZAK
Kontu-hartzailea, txanda irekia.
GAIKUNTZA LORTU DUTEN ETA IZENDATU DIREN IZANGAIAK Izena | ESLEITUTAKO PLAZAK Toki entitatea |
Albarracin Albiztur, Egoitz | Zizur Nagusia |
Laparra Navarro, Aitor | Cintruénigo |
Perez Remondegui, Jose Javier | Mendabia |
Arregui Oderiz, Iñigo | Faltzesko eta Miranda Argako udalen administrazio zerbitzuen batasuna |
Kontu-hartzailea, oposizio-lehiaketa bidezko egonkortzea.
GAIKUNTZA LORTU DUTEN ETA IZENDATU DIREN IZANGAIAK Izena | ESLEITUTAKO LANPOSTUAK Toki entitatea |
Laparra Navarro, Aitor | Corella |
Iragarkiaren kodea: F2507907