118. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

184/2025 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako toki entitateetako idazkari izateko gaikuntza ematen baitzaie zerrendan ageri diren izangaiei, pertsona horiek funtzionario izendatzen baitira, eginkizun publiko horietan aritu daitezen hurrenez hurren esleitzen zaizkien plazetan, eta plaza horien jabetza hartzeko datak ezartzen baitira.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak abenduaren 1ean emandako 680/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako toki entitateetako idazkari izateko gaikuntza lortzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanda, eta plaza horietan sartzeko, bai txanda irekiko hautapen prozesuaren bidez, bai aldi baterako enplegua egonkortzeko hautapen prozesuaren bidez, biak ere oposizio-lehiaketa sistema erabiliz.

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak azaroaren 28an emandako 639/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako toki entitateetako idazkari izateko gaikuntza ematen zaie zerrendan ageri diren izangaiei eta funtzionario izendatzen dira eginkizun publiko horietan aritu daitezen hurrenez hurren esleitzen zaizkien plazetan.

Ebazpen horretan adierazten da plazen jabetza hartzeko eguna Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak horretarako eman behar duen ebazpenean adieraziko dela, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzko 16/2022 Foru Legearekin, zeinak 8.2 artikuluan ezartzen baitu jabetza-hartzea aldi berean eginen dela legean araututako prozedura guztietarako.

Geroago, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak martxoaren 14an emandako 102/2025 Ebazpenaren bidez, betetzen da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2025eko urtarrilaren 15ean emandako 000005/2025 apelazio-epaia.

Aipatutako epaia betez, ebazpenaren xedapen zatian, beste gai batzuen artean, Etxarri Aranazko Udaleko idazkari plaza hutsa (%100eko lanaldia eta euskararen nahitaezko C1 eskakizuna) gehitzen da Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren abenduaren 1eko 680/2022 Ebazpenaren IV. eranskinean, eta Burlatako Udaleko idazkari plaza kentzen da. Ebazpen horren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako toki entitateetako idazkari izateko gaikuntza lortzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanda, eta lanpostu horietan sartzeko, txanda irekiko hautapen prozesuaren bidez, oposizio-lehiaketa sistema erabiliz.

Horrekin batera, deialdi horren espedientea atzeratzen da lanpostu hutsak hautatzeko egintza egiteko unera arte, eta ondoriorik gabe uzten da, txanda libreko idazkari plazei dagokienez soilik, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 639/2024 Ebazpena, baliogabe bilakatu baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2025eko urtarrilaren 15ean eman 000005/2025 apelazio-epaia betez.

Ebazpen horrek, beraz, ez zien eragiten aldi baterako enplegua egonkortzeko hautapen prozesuaren bidez, oposizio-lehiaketa sistema erabiliz, idazkari lanpostua betetzeko izendatutako izangaiei.

Ondoren, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren martxoaren 18ko 104/2025 Ebazpenaren bidez, dei egin zen plaza hutsak hautatzeko ekitaldirako, aipatutako deialdian, hots, Nafarroako toki entitateetako idazkari izateko gaikuntza lortzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanda, eta lanpostu horietan sartzeko, txanda irekiko hautapen prozesuaren bidez, oposizio-lehiaketa sistema erabiliz.

Plaza hutsak esleitzeko prozedura amaitu ondoren, kalifikazio-epaimahaiak onetsitako proposamenaren arabera, bidezkoa da gaikuntzak ematea eta funtzionario izendatzea deialdian eskatutako betekizun guztiak betetzeagatik (txanda irekiko izangaien kasuan) plazak esleitu zaizkien hautagaiak, bai eta bi hautapen prozesuetan plazen jabetza hartzeko data ezartzea ere.

Egiaztatu da ezinezkoa dela gaikuntzak ematea hautapen prozesuetako probak gainditu zituzten izangai guztiei, eta Erronkariko Ibaxaren Batzorderako eskainitako idazkari plaza hutsik geratu dela, ez dagoelako gainditu duten izangaien artetik bat ere toki entitate horrek eskatzen duen euskararen hizkuntza gaitasuna duenik.

Lanpostuaz jabetzeko data ezartzeari dagokionez, kontuan hartu behar da maiatzaren 15eko 6/2025 Foru Legearen bidez 16/2022 Foru Legea aldatu dela, eta haren 8.2 artikulua indargabetuta geratu dela. Beraz, desagertu denez manu hori, foru lege horretan araututako prozedura guztietan plazen jabetza-hartzea aldi berean egitea ezartzen zuena, esleipendunek plazaren jabetza hartzeko data ezar daiteke, horretarako arau-eragozpenik ez dagoelako.

Izendapenak eta plazaren jabetza hartzeak nominako eta plantillako funtzionario izaera emanen diete izendatuei, Nafarroako toki entitateen zerbitzuko funtzionarioen arloan indarra duten xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin, eta toki entitateari lotuta geldituko dira.

Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko dira eta hartan alta emanen zaie, araubide horren babespean.

Aurrekoa gorabehera, aplikatuta abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik badago, bi aukera izanen ditu: edo segitzea martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.

Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

Funtzionarioek bizilekua destinoko herrian ez izateak ez du alde batera uzten lantokira puntual iritsi beharra eta lanaldia eta lanpostuko eginkizunak zuzen bete beharra, eta, gainera, ez da inolako konpentsaziorik jasoko lantokirako joan-etorriengatik.

Izendatutako izangaiek 2025eko uztailaren 1ean hartu beharko dute idazkari plazaren jabetza destinoko toki entitatean.

Ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezarritako datan plazaren jabetza hartzen ez dutenek galduko dituzte eskubide guztiak Nafarroako toki entitateetako idazkari lanposturako gaitutako funtzionario bihurtzeko.

Horregatik guztiagatik, eskuordetu dizkidaten ahalmenak erabiliz, zeinak eman baitzaizkit Lurralde Kohesiorako kontseilariaren uztailaren 1eko 35/2020 Foru Aginduaren bidez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen bidez eskuordetutako zenbait eskumenen erabilera Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren esku uzten duena), eta, orobat, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren bidez aitortutako eskudantzien indarrez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako toki entitateetako idazkari izateko gaikuntza ematea, txanda irekiko hautapen prozesua eginda, zerrendan ageri diren izangaiei, eta izangai horiek funtzionario izendatzea, eginkizun publiko horietan aritu daitezen hurrenez hurren esleitzen zaizkien plazetan.

2. Esleipendunek, bai txanda irekiko hautapen prozesukoek bai oposizio-lehiaketa bidezko egonkortzeko hautapen prozesukoek, 2025eko uztailaren 1ean hartu beharko dute izendapenaren xede diren plazen jabetza, kasuan kasuko toki entitatean.

Pertsonak eta esleitutako plazak ebazpen honen eranskin bakarrean ageri dira.

Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nominako eta plantillako funtzionario gaituen izaera emanen diete izendatuei, Nafarroako toki entitateen zerbitzuko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiekin.

Ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezarritako datan plazaren jabetza hartzen ez dutenek galduko dituzte eskubide guztiak Nafarroako toki entitateetako idazkari lanposturako gaitutako funtzionario bihurtzeko.

3. Deklaratzea bete gabe gelditu dela Erronkariko Ibaxaren Batzordeko idazkari izateko eskainitako lanpostua, prozesua gainditu duten izangaietatik bakar batek ere ez duelako toki entitate horrek eskatutako euskararen hizkuntza eskakizuna betetzen.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, kontuan hartuta argitalpenak jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, eta adieraztea ezen espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela haren aurka, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dutela Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, deusetan galarazi gabe aurretiazko errekerimendua egitea Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 30ean.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

GAIKUNTZAK ETA ESLEITUTAKO PLAZAK

Idazkaria, txanda irekia.

IZENA

TOKI ENTITATEA

HIZKUNTZAK

Mendinueta Ochotorena, Jon Ander

Zizur

Nieto Zabala, María Asuncion

Barañain

Alcalá Tuñón, Ruth

Berriobeiti

Rodriguez Aguado, María Natalia

Etxarri Aranatz

E-C1

Litago Zardoya, Jesús

Murchante

Erburu Arbizu, Jesus Miguel

Ezkabarteko eta Olaibarko udalen batasuna

Zabaleta Baños, Ane

Irurtzun

E-C1

Ramirez De Arellano Aleman, Maria

Uharte

Diaz Ramos, María Angeles

Alesbes

Lopez Soto, Eva Maria

Lodosa

Leon Garriz, Eva Maria

Irunberriko eta Erromantzatuko udalen batasuna

Ros Indurain, Julen

Esteribar

E-C1

Elkano Garralda, Amaia

Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatea

Ripa Azanza, Raquel

Miranda Arga

Echeverria Armendariz, Javier

Kasedako eta Galipentzuko udalen batasuna

Magdaleno Alegria, María Virginia

Antzingo, Abaigarko eta Murietako udalen batasuna

Olite Azcona, Iosune

Aberingo, Arellanoko eta Morentingo Langileen Mankomunitatea

Perez Azagra, Francisco Javier

Cabanillas

Zozaya Yunta, María Izaskun

Murillo el Fruto

Aliaga Moreno, Iñigo

Zareko, Eslabako, Lergako eta Ezporogiko udalen batasuna

Jimenez Jimenez, Julen

Xabierko eta Petilla Aragoiko udal hitzarmena (%80ko lanaldia)

Senar Amatria, Ane

Ameskoabarrena

Iribarren Recarte, Itziar

Elizagorriko, Torres del Rioko eta Armañantzasko udalen batasuna

Lopez Bozal, Isidro

Abaurregaineko eta Abaurrepeko udalen batasuna

Nuñez Iriarte, Miguel Angel

Gazteluberri (%29ko lanaldia)

Ortiz Olabe, Miren

Eratsungo, Saldiasko eta Ezkurrako udalen batasuna

E-C1

Idazkaria, oposizio-lehiaketa bidezko egonkortzea.

GAIKUNTZA LORTU DUTEN ETA IZENDATU DIREN IZANGAIAK

(Izena)

ESLEITUTAKO PLAZAK

(Toki entitatea)

HIZKUNTZAK

Mendinueta Ochotorena, Jon Ander

Sakanako Mankomunitatea

E-C1

Nieto Zabala, María Asuncion

Barillasko, Monteagudoko eta Tulebrasko udalen batasuna

Rodriguez Aguado, María Natalia

Donamariako, Urrozko, Oizko eta Beintza-Labaiengo udalen batasuna

E-C1

Zabaleta Baños, Ane

Artzibarko, Orotz-Beteluko eta Longidako udalen batasuna

E-C1

Iragarkiaren kodea: F2507906