1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
290/2025 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak, 2025-2026 ikasturtean lanean hasiko direnak.
Martxoaren 19ko 42/2017 Foru Aginduaren bidez, arauak eman ziren Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendapen askearen bidez hautatzeko, ebaluatzeko eta haien izendapena berritzeko.
2024-2025 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 22ko 250/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendarien lanpostuak izendapen librearen bidez betetzeko. Zazpi ikastetxe bateratutan egin zen zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 24ko 58/2025 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako hautagaien behin betiko zerrenda onetsi zen Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe bateratu publikoetako zuzendarien lanpostua izendapen librearen bidez betetzeko deialdian.
Bi ikastetxe bateratutan onartu dira aurkeztutako hautagaitzak: Energia Berriztagarrien Goi Mailako IBan eta Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IBan. Beraz, prozesurako hautagaitza aurkeztu eta onartu zaien bi ikastetxe bateratu horietan egin da ikastetxe bateratuko zuzendari lanpostua izendapen librearen bidez betetzeko prozedura.
Azaroaren 22ko 250/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren zazpigarren oinarriak ikastetxe bateratuko zuzendariaren eta zuzendaritza-taldearen izendapena arautzen du, eta adierazten du hautatutako hautagaiak Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez izendatuko direla, eta ebazpen hori interesdunari eta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari igorriko zaiela, zuzendari izenda ditzaten lau urteko aldirako. Oinarri horren hirugarren atalak ezartzen duenez, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpen bidez izendatuko dira zuzendaritza-taldeak, ikastetxe bateratuko zuzendaria izendatzen den aldi bererako.
Bestalde, azaroaren 22ko 250/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren zortzigarren oinarriak hautaketa eta izendapen bereziak arautzen ditu hautagairik ez duten ikastetxeetan. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, hautaketa berezi bat eginen da, eta interesdunei eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari igorriko zaie, izendapena egin dezan hautaketa horren iraupen bererako. Oinarri horren hirugarren atalak ezartzen duenez, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpenaren bidez eginen da zuzendaritza-taldearen izendapen berezia, ikastetxe bateratuko zuzendariaren hautaketa eta izendapen berezia egiten den aldi bererako.
Horrenbestez, eta martxoaren 29ko 42/2017 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz, bidezkoa da ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendatzea, azaroaren 22ko 250/2024 Ebazpenaren bidez egindako deialdian sartutako ìkastetxeetako zuzendari-postuak betetzeko.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 2025-2026 ikasturtean lanean hasiko diren Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendatzea hautagaitza izan duten ikastetxe bateratuetan, ebazpen honen 1. eranskinean ezarritakoaren arabera, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 22ko 250/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren barnean.
2. 2025-2026 ikasturtean lanean hasiko diren Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendarien izendapen berezia egitea hautagairik izan ez duten ikastetxe bateratuetan, ebazpen honen 2. eranskinean ezarritakoaren arabera, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 22ko 250/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren barnean.
3. Ebazpen honen eta haien eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen hau eta eranskinak honako hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten: Idazkaritza Tekniko Nagusira, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusira, Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Nominen Atalera, Gizarte Aseguruen Atalera, Lanpostuak Betetzeko Atalera, Plantillen Atalera, Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera eta izendatu diren pertsonei, eragiten ahal dioten neurrian.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 14an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
1. ERANSKINA.–IKASTETXE BATERATUETAKO ZUZENDARIAK IZENDATZEA
Deialdia, Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendarien lanpostuak izendapen librearen bidez betetzeko, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 22ko 250/2024 Ebazpenaren bidez onetsia.
IKASTETXEA | KARGUA | IZENA | HASIERA | BUKAERA |
ENERGIA BERRIZTAGARRIEN GOI MAILAKO IBa | Zuzendaria | MAIZA OKARIZ, JOSÉ LUIS | 2025eko uztailaren 1a | 2029ko ekainaren 30a |
IB NAFARROAKO LANBIDE ESKOLA TEKNIKO SANITARIOA IBa | Zuzendaria | ANTÓN DEL CAMPO, M.ª CONCEPCIÓN | 2025eko uztailaren 1a | 2029ko ekainaren 30a |
2. ERANSKINA.–IKASTETXE BATERATUETAKO ZUZENDARIEN IZENDAPEN BEREZIA
Deialdia, Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendarien lanpostuak izendapen librearen bidez betetzeko, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 22ko 250/2024 Ebazpenaren bidez onetsia.
IKASTETXEA | KARGUA | IZENA | HASIERA | BUKAERA |
SAKANA LH IBPa | Zuzendaria | URBITARTE CABRERA, IGNACIO | 2025eko uztailaren 1a | 2026ko ekainaren 30a |
BURLATA LH IBa | Zuzendaria | MADINABEITIA PEREZ, ENEKO | 2025eko uztailaren 1a | 2028ko ekainaren 30a |
ELIZONDO LANBIDE ESKOLA IBPa | Zuzendaria | ETXEBESTE ZAYAS, PELLO | 2025eko uztailaren 1a | 2027ko ekainaren 30a |
CI FP LUMBIER II | Zuzendaria | GARCÍA MOURIZ, NORA | 2025eko uztailaren 1a | 2026ko ekainaren 30a |
Donapea IBPa | Zuzendaria | MARTINEZ DEL CAMPO, MARIA LIBERTAD | 2025eko uztailaren 1a | 2027ko ekainaren 30a |
Iragarkiaren kodea: F2507042