115. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko maiatzaren 21ean hartua, zeinaren bidez foru intereseko inbertsio deklaratzen baita "Monbakeren plantako 3. linea berria Taxoaren" izeneko proiektua, Monbake Grupo Empresarial SAUk sustatua.

Monbake Grupo Empresarial SAUk eskatu du 2025eko martxoaren 31n foru intereseko inbertsio deklara dadila "Monbakeren plantako 3. linea berria Taxoaren" izeneko inbertsio proiektua, Taxoaren egitekoa dena (Nafarroa).

Enpresen Sustapenerako Zuzendaritza Nagusiak inbertsio proiektua ebaluatuta, kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, enplegua sortzeari begira izanen duen eragina eta haren garapena sustatu beharra, proposatu du foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Azaldutakoarekin bat etorriz, Nafarroako Gobernuak, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Monbake Grupo Empresarial SAUk sustaturik Taxoaren egin asmo den inbertsio proiektua, "Monbakeren plantako 3. linea berria Taxoaren" izenekoa, foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazio bideak errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Batzordera igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Monbake Grupo Empresarial SAUri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2507300