2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, Gizarte zerbitzuen alorreko zerbitzuak emateko prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena
Eguesibarko Udalak, 2025eko otsailaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa bat Udalaren gizarte zerbitzuen alorreko zerbitzuak emateko prezio publikoak arautzen dituen udal ordenantzan. Zehazki, aldaketa da familia atsedenaren eta hiri-kanpamentuen zerbitzuak emateko prezio publikoei buruzkoa.
Aldaketen hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko aldiaren iragarkia argitara eman zen 2025eko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 25ean, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurreko aldian ez zitzaion alegaziorik aurkeztu. Hala bada, behin betiko onetsirik gelditu da, honekin batera ematen den testuaren arabera, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Argitara ematen da, bete beharrez ezarrita dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian.
4. artikuluko B1 atala, Udalaren gizarte zerbitzuen alorreko zerbitzuak emateko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzakoa. Eduki hau izanen du:
"B.1. Tarifa orokorra.
B.1.2. Haurrez arduratzeko zerbitzua, familiari atseden emateko: 1 euro orduko.
B.1.4. Hiri-kanpamentuak, oporraldietan: 1 euro orduko."
Sarrigurenen, 2025eko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2507050