1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
86C/2025 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Nafarroako optika denden hitzarmen kolektiboko soldaten 2025eko berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aztertu da optika denden hitzarmen kolektiboko soldatak 2025. urterako berrikusteari buruzko akordioa (hitzarmenaren kode zenbakia: 31002155011999), erregistro honetan 2025eko apirilaren 14an sartu dena, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2025eko martxoaren 18an sinatu ondoren.
Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasunerako Planen Erregistroan inskriba dadila agintzea.
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko apirilaren 23an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
NAFARROAKO OPTIKA DENDEN HITZARMEN KOLEKTIBOKO SOLDATEN 2025EKO BERRIKUSPENA
Iruñean, 2025eko martxoaren 18an, entitate eta ordezkari hauek bildu ziren:
Enpresen ordezkariak.
–Nafarroako optika denden elkartearen aldetik:
- Iñaki Ucar Bilbao jauna.
- Oriol Maza jauna.
Langileen ordezkariak.
–ELA sindikatuaren aldetik:
- Pablo Sánchez González.
- Fernando Pozueta Fernández.
–Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuaren aldetik:
- Amaia Villanueva Fernández andrea.
–LAB sindikatuaren aldetik:
Alderdiek, Nafarroako optika denden hitzarmen kolektiboa sinatu baitzuten, nahikoa gaitasun aitortzen diote elkarri 2025. urte osoan indarra izanen duen soldata taula prestatzeko, eta hori helburu,
ERABAKI DUTE:
1.–2025. urterako soldata-taula onesten da, 2024ko KPI errealaren igoeraren arabera egina.
2.–Nafarroako Gobernuan horren ardura duen departamentuari eskatzea akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dezala, orok jakin dezan, eta horretarako erregistroan artxiba dezala. Juan Ramón Doral Brun jaunari ahalmena ematen zaio akordioa erregistratu eta gordailatu dezan.
Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, bilerari bukaera eman zaio eta, adostasunaren adierazgarri, honako akta hau sinatu dute bertaratutakoek, goian aipatutako tokian eta egunean.
NAFARROAKO OPTIKA DENDEN TAULA, 2025. URTEA
TALDEA | LANBIDE KATEGORIAK | | |
0 | Zuzendaria, optikari diplomaduna-arduradun teknikoa. | 2.197,83 | 32.967,50 |
VII | Buru nagusia, denda edo establezimenduko arduraduna. | 2.009,49 | 30.142,40 |
VI | Atalburua, tailerreko arduraduna, optometrista-optikari diplomaduna, kontaktologo-optikari diplomaduna, saltzaile nagusia. | 1.821,07 | 27.316,07 |
V | Lehen mailako administrari-ofiziala, lehen mailako saltzailea, tailerreko lehen mailako muntatzailea, biltegiko arduraduna, programatzailea, bigarren urteko praktiketako optikari diplomaduna. | 1.632,67 | 24.490,04 |
IV | Bigarren mailako administrari-ofiziala, bigarren mailako saltzailea, kutxazaina, tailerreko bigarren mailako muntatzailea, LH optikaria eta audioprotesista, lehen urteko praktiketako optikari diplomaduna. | 1.569,90 | 23.548,50 |
III | Lehen mailako administrari laguntzailea, dendako laguntzailea, kutxako laguntzailea, tailerreko laguntzailea, biltegiko laguntzailea, atezaina, igogailuzaina, banatzailea. | 1.507,08 | 22.606,18 |
II | Bigarren mailako administrari laguntzailea, peoi espezializatua. | 1.507,08 | 22.606,18 |
I | Peoia, dendako sehia, tailerreko sehia, biltegiko sehia, garbitzailea. | 1.507,08 | 22.606,18 |
Iragarkiaren kodea: F2506155