115. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UZTARROZE

Eraikinak zaharberritzeko eta eraikitzeko laguntzen gaineko udal ordenantza indargabetzea

Uztarrozeko Udalak, 2025eko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, onetsi zuen indargabetzea Eraikinak zaharberritzeko eta eraikitzeko laguntzen gaineko udal ordenantza (2002ko 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 15ean).

Argitara ematen da, bete beharrez ezarrita dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legedian.

Uztarrozen, 2025eko apirilaren 3an.–Alkatea, Jone Alastuey García.

Iragarkiaren kodea: L2507130