2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROZ
1/2025 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia argitaratu zen 2025eko 83. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 29an. Jendaurreko aldian inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru-dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Gastu berria:
–Dirulaguntza Errotaxarko bizikleta-biderako, 37.500 euro.
Urrozen, 2025eko maiatzaren 23an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Josu Zozaya Ubiria.
Iragarkiaren kodea: L2507549