115. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Esnetarako ardien ustiategia

Honako honen bidez aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean jarriko dela, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak eragiten diela uste dutenek; hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41. artikulua eta horrekin bat datozenak (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta foru lege hori garatzen duen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua eta horrekin bat datozenak:

Eskatzailea/sustatzailea: Aitor Pacha Urteaga.

Jarduera: esnetarako ardi-aziendaren ustiategia (250 buru).

Sartuta dago Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 3. eranskineko 8. taldeko (Abeltzaintzako ustiategiak) 8.18 apartatuan (Ardiak, toki-kopurua 30 edo gehiago eta 1.000 edo gutxiago denean).

Tokia: Iraizozko 12. poligonoko 101. lurzatia, Aldapa parajea (Ultzama).

Larraintzarren (Ultzama), 2025eko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2507631