1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
5D/2025 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez iragartzen baita "Sindicato de Enseñanza Privada de Navarra (SEPNA)" izeneko sindikatuaren estatutuen aldaketa gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000015; lehengo gordailu zenbakia: NA/2).
Onetsi da aipatu sindikatuaren estatutuen aldaketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatu Askatasunari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eskatutako baldintzak.
Gordailutzeko eskaera María Pilar Lopez Valderrama andreak egin zuen, 31/2025/000076 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.
Akatsak atzeman zirenez aurkeztutako dokumentazioan, horiek zuzentzeko eskatu zen 2025eko maiatzaren 6an, eta 2025eko maiatzaren 12an zuzendu ziren.
Batzar Orokorrak, 2025eko martxoaren 26an egindako bilkura berezian, aho batez erabaki zuen elkartearen estatutuetako artikuluak aldatzea indarreko legedira egokitzeko (generoari dagozkion zuzenketak eta abar).
2025eko martxoaren 26 emandako ziurtagirian ageri da Alicia Azpilicueta Tanco andreak sinatu zuela (idazkari nagusia zen aldetik), eta José Manuel Martínez Ilundain jaunak ontzat eman zuela (burua zen aldetik).
Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan ere, aldaketaren berri emateko.
Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Iruñean, 2025eko maiatzaren 13an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
Iragarkiaren kodea: F2507008