2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARI
2025erako karga-tasak
Erronkariko Udalak, 2025eko maiatzaren 12an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:
"5.–TASEN BERRIKUSKETA.
–Zerga-tasak eta zergen arloko beste erabaki batzuk ezartzea 2025erako.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak xedatzen duenarekin bat, Udalbatzak, legez eskatzen den gehiengoaren quoruma zuela, aho batez honako erabaki hauek hartu zituen:
1.–Bere horretan uztea lur-ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa: %0,40.
2.–Bere horretan uztea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa: %4,50.
3.–Bere horretan uztea obra-lizentziak emateagatik ordaindu beharreko tasa: %0,107 (16,70 euro gutxienez).
4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztearren, aplikatzen diren portzentajeak onestea; hain zuzen, honako hauek:
KOEFIZIENTEA | SORTZEALDIA |
0,38 | 20 urte edo hortik gora |
0,16 | 19 urte |
0,10 | 18 urte |
0,06 | 17 urte |
0,06 | 16 urte |
0,08 | 15 urte |
0,20 | 14 urte |
0,20 | 13 urte |
0,25 | 12 urte |
0,32 | 11 urte |
0,37 | 10 urte |
0,50 | 9 urte |
0,54 | 8 urte |
0,48 | 7 urte |
0,42 | 6 urte |
0,36 | 5 urte |
0,30 | 4 urte |
0,32 | 3 urte |
0,30 | 2 urte |
0,20 | Urtebete |
0,06 | Urtebetetik behera |
–Tasen tarifak, ehorzketa eskubideetarako eta ehorzketa zerbitzuetarako:
C atala: C2, baldin eta subjektu pasiboa ez bada kofradiako kidea, lurrean ehorzteagatiko tasa 350 eurokoa izanen da; C3, baldin eta subjektu pasiboa ez bada kofradiako kidea, errautsak ehorzteagatik tasa 250 eurokoa izanen da.
D atala: alta emateagatiko kuota bakarra ezartzen da, 180 eurokoa (eskaera-data). Lehenago inskribatuta egonik gero baja eman dutenen kasuan, 3,00 euro ordainduko dituzte urte bakoitzeko, inskribatuta ageri diren azken urtetik eskaera berria egin den urtera bitarteko aldian. Ordainketa bakarrean likidatu dute zenbateko hori.
5.–Erabaki honek 2025eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Espedientea gutxienez ere hogeita hamar egunean edukitzea jendaurrean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako tramitazioari jarraikiz."
Erronkarin, 2025eko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Amparo Viñuales Galé.
Iragarkiaren kodea: L2507040