115. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aldaketa, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Hirigintzako ordenantzaren 59. artikuluan. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2025eko maiatzaren 15ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa xehatu bat Oteitzako Udalaren Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Hirigintzako ordenantzaren 59. artikuluan.

Hasierako onespena jendaurrean egonen da 30 egun balioduneko epean, aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek aurkez ditzaten egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak eta/edo iradokizunak; hori guztia, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan ezarrita dagoenari. Aipatu epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da ordenantzaren aldaketa, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Oteitzan, 2025eko maiatzaren 26an.–Alkatea, Rubén Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2507626