2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
Lurraren kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2025eko lehen seihilekoa
Jarraikiz ezarritakoari Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean, Alkatetzaren 2025eko maiatzaren 23ko ebazpen baten bidez onetsi dira aurtengo lurraren gaineko kontribuzioaren likidazioari dagozkion kuotak. Orobat, ezarri da lehen seihilekoa borondatez ordaintzeko epea 2025eko ekainaren 1etik 30era izanen dela, biak barne.
Ordainketak egin beharko dira jakinarazpenean adierazitako banku-entitatean; ordainagiri helbideratuak, berriz, borondatezko epearen azken egunean aurkeztuko dira, kobratzeko.
Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboaren errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.
Likidazio horren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita. Nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita; edo, bestela,
–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.
Obanosen, 2025eko maiatzaren 26an.–Alkate udalburua, Aránzazu Hernández Lacalle.
Iragarkiaren kodea: L2507620