115. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Udal igerilekuetako tarifak 2025erako

Fontellasko Udalak, 2025eko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, udal igerilekuen tarifen espedientea onetsi zuen 2025eko udako denboraldirako.

Onespen hori jendaurrean jartzen da Udalaren Idazkaritzan 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interes legitimoa dutenek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa) eta harekin bat datorren gainerako legediarekin.

–Denboraldiko abonuak:

  • Norbanakoarentzat, orokorra: 50 euro.
  • 65 urtetik gorakoentzat: 35 euro.
  • Haurrentzat (2014tik 2021era bitarte jaioak): 30 euro.

–Hileko abonuak:

  • Norbanakoarentzat, orokorra: 35 euro.
  • 65 urtetik gorakoentzat: 25 euro.
  • Haurrentzat (2014tik 2021era bitarte jaioak): 20 euro.

–Sarrerak:

  • Haurrentzat (2014tik 2021era bitarte jaioak): 4 euro.
  • Oro har: 8 euro.
  • 2022tik 2025era bitartean jaioak: doan.

Fontellasen, 2025eko maiatzaren 15ean.–Alkate udalburua, Erika Lasheras Munarriz.

Iragarkiaren kodea: L2507611