2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuak konpontzeko lantegia
Bete dadin Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Jan Rafal Surdziel.
Jarduera: ibilgailuak konpontzeko lantegia.
Tokia: Arazuriko 2. poligonoko 467. lurzatia.
Oltza zendean, 2025eko maiatzaren 26an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L2507647