2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABREDO
2025erako tasak eta zerga-tasak
Cabredoko Udalak, 2024ko abenduaren 18an egindako bilkuran, besteak beste, hasiera batez onetsi zuen erabaki bat, 2025eko tasak eta zerga-tasak ezartzeko.
Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 14an. Tasak iragarki-taulan egon dira jendaurrean, eta ez denez alegaziorik egin haien aurka, argitaratzen dira, behin betiko onets daitezen eta indarrean jar daitezen.
Lehenbizikoa.–Onestea 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasak:
–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,35.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,1eko udal indizea.
Bigarrena.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasei dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Hain zuzen, 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira. Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15ekoa, alegia.
Hirugarrena.–Tasei dagokienez, erabaki da 2024ko tarifa berak uztea.
–Ur tasak:
- Urteko kanon finkoa: 25 euro.
- Kontsumituriko m³ bakoitza: 0,19 euro.
–Udal hilerria:
- Ehorzketarako erabiltzeko kontzesio administratiboa:
–Agiriak eman eta izapidetzea:
- Ziurtagirien jaulkipena: 1,50 euro.
- Agiri konpultsatuak: 0,75 zentimo.
- Lurzati-zedulak: 1,50 euro.
- Ordainagirien eta kontribuzioen kopiak: 1,20 euro.
- Katastroko kopiak eta katastroko orriak: 1,50 euro.
Erabaki honetan zehazten ez diren gainerako tasak aurreko ekitaldietan bezala mantentzen dira.
Cabredon, 2025eko maiatzaren 16an.–Alkatea, Gorka Sancho Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: L2507163