2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
Kontribuzio bereziak arautzen dituen ordenantza fiskal orokorraren aldaketa. Behin betiko onespena
Berako Udalak, 2025eko martxoaren 18an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Kontribuzio bereziak arautzen dituen ordenantza fiskal orokorraren aldaketa.
Espedientea jendaurrean ikusgai egon zen hogeita hamar egun baliodunean, dagozkion iragarkiak 2025eko 65. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 1ean, eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondotik. Ez zen alegaziorik aurkeztu, eta, beraz, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsia geratu da, eta haren testua argitaratzen da, dagozkion ondorioak izan ditzan.
Beran, 2025eko maiatzaren 22an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
KONTRIBUZIO BEREZIAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKAL OROKORRAREN ALDAKETA
13. artikuluaren a) letraren idazketa berria:
13. art. Kontribuzio berezien zerga-oinarria subjektu pasiboen artean banatuko da, lan eta zerbitzuak zer motatakoak eta nolakoak diren kontuan hartuz eta arau hauei jarraikiz:
a) Oro har, banaketa modulu gisa, honako hauek aplikatuko dira, batera edo bereizita, bertzeak bertze: lurzatiaren metro koadroak, metro koadro eraikiak, eremu publikora jotzen duen frontearen metro linealak, lurralde kontribuzioaren ondorioetarako katastroko balioa, isurketaren urteko bolumena (aldi jakin bateko ur-kontsumoaren arabera).
Iragarkiaren kodea: L2507531