115. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Ordenantza, Ibilgailu elektrikoak kargatzeko zutoinen hornidura elektrikoa arautzen duena. Hasierako onespena

Barasoaingo Udalak, 2025eko apirilaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onartzea Ibilgailu elektrikoak kargatzeko zutoinen hornidura elektrikoa arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Barasoainen, 2025eko maiatzaren 16an.–Alkatea, Silvia Arrastia Arricibita.

Iragarkiaren kodea: L2507148