115. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

ARU-09 urbanizazioa berritzeko edo eraberritzeko hiri-jarduketako plan berezia. Behin betiko onespena

Arguedasko Udalak, 2025eko apirilaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, zeinaren helburua baita zehaztea determinazio xehatuak, ARU-09 urbanizazioa berritzeko edo eraberritzeko eremuan, Arguedasko udal plan orokorrean. Arguedasko Udalak sustatu du.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2025eko maiatzaren 29an.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2507789