2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Jarduera-lizentzia ematea. Boxeoa
Aditzera ematen da jarduerarako lizentzia bat eman dela, honako ezaugarri hauek dituena (hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea, zeinaren bidez arautzen baitira ingurumenean eragina duten jarduerak –argitaratu zen 2020ko 296. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an–):
Sustatzailea: Moreno Borbalan Miguel eta Peña Baigorri Ricardo.
Jarduera: boxeoa (kirol jarduera).
Tokia: Larrazko kalea, 93.
Antsoainen, 2025eko maiatzaren 23an.–Alkatea, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2507562