2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Deialdia, gizarte-langilearen bi lanpostu oposizio murriztuaren bidez betetzeko
Burutzaren 2025eko maiatzaren 9ko ebazpen baten bitartez, onetsi da deialdia gizarte-langilearen bi lanpostu, B mailakoak, Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langile funtzionarioen edo lan-kontratudun finkoen artean oposizio murriztuaren bidez betetzeko, bat etorriz xedaturik dagoenarekin Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 15.6 artikuluan (testu bategin hori onetsi zen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).
Bete beharrez ezarririk dagoena eta indarreko lege xedapenak, argitara ematen da deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, haren oinarri arautzaileekin batera.
Faltzesen, 2025eko maiatzaren 9an.–Mankomunitateko burua, Iñigo Bailos Azcona.
DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK, BARNE IGOERA MURRIZTUAN ETA OPOSIZIO BIDEZ BETE DAITEZEN GIZARTE-LANGILEAREN (B MAILA) BI LANPOSTU, AZKOIENGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEAREN ZERBITZURA
1. oinarria.–Arau orokorrak.
Deialdia egin da, gizarte-langilearen bi lanpostu, B mailakoak, igoera txanda murriztuaren bidez eta Mankomunitateko funtzionarioen edo lan-kontratudun finkoen artean betetzeko, Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko; abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren babespean egin da (dekretu honen bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).
Deialdiko lanpostuak dagozkien mailarendako ezarrita dauden oinarrizko lansariak izanen dituzte, bai eta legez ezarritako ordainsari osagarriak ere.
Lanaldi araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noznahi aldatzen ahal dute. Dagozkien mailako eta kategoriako eginkizunak beteko dira.
2. oinarria.–Izangaien betebeharrak.
2.1. Txanda murriztuko hautapen probetan onartuak izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
–Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko funtzionario edo lan-kontratudun finkoak izatea, C mailakoak.
–Eskatzen den titulazioa edukitzea, hau da, goi mailakoa, Unibertsitateko diploma, lizentziatura edo horien baliokidea.
–Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.
–Hautapen probak gainditzea.
3. oinarria.–Eskabideak.
3.1. Hautapen prozesu hauetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoaren bidez, edo, bertzela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetako bat erabiliz. Horretarako, hogei egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
3.2. Eskabidearekin batera, izangaiak baldintzak betetzen dituela frogatzen duten agiriak aurkeztuko dira: identifikazio pertsonala, Mankomunitatearen zerbitzuko funtzionarioak edo lan-kontratudun finkoak izatearen ziurtagiria eta eskaturiko titulazioa.
4. oinarria.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Mankomunitateko buruak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki-taulan argitaratzeko aginduko du.
4.2. Interesdunek behin-behineko zerrenda argitaratu eta bortz egun balioduneko epean erreklamazioak egiten ahalko dituzte. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, izangai onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda behin betiko zerrendatzat hartuko da.
4.3. Mankomunitateko buruak ebatziko ditu erreklamazioak, eta onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz. Ebazpen berean zehaztuko du probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.
5. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Honako hauek osatuko dute kalifikazio-epaimahaia:
–Epaimahaiburua: Iñigo Bailos Azcona, Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua.
Ordezkoa: José Antonio García Marín, Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzarreko kidea.
–1. epaimahaikidea: Pilar Osés Díaz, gizarte hezitzailea, Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatekoa.
Ordezkoa: Amaya López Vicente, gizarte hezitzailea, Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatekoa.
–2. epaimahaikidea: Maite Igúzquiza Insausti, gizarte-langilea, Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatekoa.
Ordezkoa: Yolanda García Alfaro, gizarte-langilea, Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatekoa.
–Epaimahaikide idazkaria: Javier López Monreal, Azkoiengo Udaleko idazkaria.
Ordezkoa: María Ángeles Díaz Ramos, Orkoiengo Udaleko idazkaria.
5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da eta ezin izanen du jardun gutxienez kideen gehiengoa bertan ez bada.
5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
6. oinarria.–Oposizioaldia.
6.1. Epaimahaiak gai hauen inguruan egiten dituen test motako galderak erantzun beharko dira, idatziz: gizarte hezkuntza, Prebentzio programa, Haurren eta familien programa eta Gizarteratze programa.
6.2. Ariketa horretan gehienez ere 100 puntu eskura daiteke, eta gutxienez ere 50 puntu eskuratu behar dira izangaiak gaitzat hartzeko.
7. oinarria.–Gainditzen dutenen zerrenda.
7.1. Oposizioko ariketetan lortutako puntuazioak emanda, epaimahaiak deia egin duen organoari igorriko dio oposizioaldia gainditu duten izangaien aldeko izendapen proposamena, deialdian sartzen direnen aldekoa, betiere puntuazioaren araberako zerrenda eginez (bi).
8. oinarria.–Izendapena eta jabetza hartzea.
8.1. Hautapen prozesua burutu ondoan, Mankomunitateak izendapen proposamenean adierazitako izangaiak izendatuko ditu.
8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
8.3. Izendapena jakinarazi eta ondoko 30 egun balioduneko epean jabetuko dira lanpostuaz izangaiak.
8.4. Epe horretan, behar bezala frogaturiko ezinbertzeko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada, esleitu zaion lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu. Hala gertatzen bada, deialdia iragarri duen organoak izendapen proposamenean emandako zerrendako izangaiarekin beteko du hutsunea, halakorik bada, erdietsitako puntuazioaren arabera.
9. oinarria.–Deialdiaren kontrako errekurtsoak.
Deialdi osoaren edo oinarrietako baten aurka ondoko errekurtsoak paratzen ahalko dira:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
c) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurrekoa, Mankomunitateko buruari zuzendua, hilabeteko epean.
Azkoienen, 2025eko maiatzaren 12an.–Mankomunitateko burua, Iñigo Bailos Azcona.
I. ERANSKINA.–ESKABIDE EREDUA
Izena: ............................................................................................................................................, adinez nagusia, NAN zk.: ..........................................., helbidea, jakinarazpenak igortzeko honako posta elektronikoa: ............................................................................................. duen honek, eta kontakturako telefonoa: .........................................
Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:
–Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen zerbitzuko gizarte-langilearen bi lanpostu, B mailakoak, oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.
–Eskatutako baldintza guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta deialdiaren 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen ditudala frogatzen duen dokumentazioa aurkezten dudala.
Azaldutakoa dela eta,
ESKATZEN DUT:
Onartua izatea gizarte-langilearen bi lanpostu, B mailakoak, oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdian.
Eguna eta sinadura
Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruari zuzendua.
Iragarkiaren kodea: L2506864