1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
26E/2025 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariak emana, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak eskuordetuta, zeinaren bidez Ana Isabel García Alzaga andreari baimena ematen baitzaio produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako eta haien banaketarako laguntzaileentzako prestakuntza ikastaroa emateko (oinarrizko maila).
Ana Isabel García Alzaga andreak, NAN zenbakia ***2582** duenak, baimena eskatu du prestakuntza ikastaro bat emateko, oinarrizko mailan eta aurrez aurreko prestakuntza sistemaren bidez, produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalei eta haien banaketarako laguntzaileei, betiere irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuan ezarritako baldintzen arabera (errege dekretu horren bidez ezartzen da produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa-esparrua).
Ikastaro hori irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. kapituluan dago arautua, horren bidez ezarrita baitago produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa-esparrua.
Aipatu erakundeak aurkeztu zituen agiriak aztertuta, zuzendu beharreko zenbait akats daudela egiaztatu zen.
2025eko apirilaren 4an, interesdunari agiriak zuzentzeko errekerimendua jakinarazi zitzaion, eta ohartarazi ezen, eskatutako agiriak epe barruan aurkeztu ezean, eskaeran atzera egiten duela ulertuko zela, Herri-administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 artikuluarekin bat.
Eskatzaileak erregistroaren bidez aurkeztu zituen errekeritutako agiriak (erregistroko sarrera-zenbakia: 2025/579004), eta egiaztatu zen agiriak zuzenak zirela eta ezarritako beharkizunak betetzen zituztela.
Azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Foru dekretu horretan ezartzen dira nekazaritzako ekoizpen-bideak kontrolatzeko eskudantziak elikagaien segurtasunaren eta landareen osasuna kontrolatzearen esparruan, eta, Nekazaritza Zerbitzuan, Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalak ditu eskudantzia horiek, eta indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, baita atal horri bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.
Ikusirik Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalak emandako txostena, eta honako hauek ematen dizkidaten eskumenak erabiliz: 11/2019 Foru Legea, martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa (32. artikulua), 225/2023 Foru Dekretua, azaroaren 15ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duena, eta 247E/2023 Ebazpena, abenduaren 27koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita zenbait eskumen administratibo eskuordetzan ematea Nekazaritza Zerbitzuko zuzendariari eta Abeltzaintza Zerbitzuko zuzendariari.
EBAZTEN DUT:
1. Ana Isabel García Alzaga andreari, NAN zenbakia ***2582** duenari, baimena ematea produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako eta haien banaketarako laguntzaileentzako prestakuntza ikastaroa emateko, oinarrizko mailan eta aurrez aurreko prestakuntza sistemaren bidez. Honako baldintza hauek bete beharko ditu:
–Ikastaroaren edizio guztietan, errespetatu eginen dira aurkezturiko agirietan jasotako programa, eskola-orduak, irakasleak, edukia eta kontrolak.
–Gutxienez ere, hamabost egun lehenago eman beharko zaio ikastaroaren edizio bakoitzaren berri Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, eta zer irakaslek diharduten adierazi, baita landa-praktikak non, zer egun eta ordutan eta zer baliabiderekin eginen diren eta azken azterketa non, noiz eta zein ordutan eginen den ere.
–Ikastaroa amaitu eta hilabeteko epean, beranduenez, departamentu honi txosten bat aurkeztu beharko zaio emandako ikastaroaren emaitzak jakinarazteko.
–Ikastaroa behar den aprobetxamenduz bukatzen duen ikasle bakoitzari egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiria eman beharko zaio.
–Ikasleen jarduerari jarraipena egiten dion erregistro informatikoa, ebaluatzeko baliatzen diren ariketen gaineko dokumentazioa eta ikastaroan sortzen den beste edozein dokumentazio gorde egin beharko dira, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren eskura egonen dira, ikastaroa egin eta urtebetez, gutxienez ere.
–Dokumentazioa eta ikastaroan erabiltzen den gainerako material lagungarria, baita prestakuntza bera ere, eguneratuta eduki beharko dira edizio bakoitzean, eta, behar izanez gero, zuzendu, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ematen dituen jarraibideen arabera.
–Eskaeran aurkeztutako informazioan edozein aldaketa eginez gero, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari jakinarazi beharko zaio, ikastaroaren hurrengo edizioa egin baino hamabost egun lehenago, beranduenez.
2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 9an.–Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria, Rubén Palacios Goñi.
Iragarkiaren kodea: F2506960