115. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

66E/2025 FORU AGINDUA, maiatzaren 9koa, Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariak emana, atzemandako akatsa zuzentzen duena Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren 1E/2025 Foru Aginduan, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Turismo Kontseiluko kideak.

Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legeak ezartzen duenez, Nafarroako Turismo Kontseilua turismoaren alorrean Foru Komunitateko Administrazioaren kontsulta eta aholku organoa da, organo horretan sektorean ordezkaritza handiena duten erakunde, instituzio eta entitateak izan daitezen bermatuko da, eta erregelamendu bidez ezarriko dira haren osaera, antolaketa eta funtzionamendua.

Otsailaren 9ko 34/2004 Foru Dekretuaren bidez arautu ziren Nafarroako Turismo Kontseiluaren osaera, antolaketa eta funtzionamendua.

Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren urtarrilaren 10eko 1E/2025 Foru Aginduak beste gauza batzuen artean esaten du, foru aginduaren 3. puntuan zehazki, Nafarroako Turismo Kontseiluko kide izendatzen direla honako hauek, besteak beste:

Asociación de Agencias de Viaje Receptivas de Navarra (ANARTU) elkartearen ordez, titularra, José María de Pablo Contreras jauna, eta ordezkoa, Karlos Aguirre Fernandez jauna.

Izendapen horietan akatsa atzeman denez, bidezkoa da zuzentzea, bat etorrita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoarekin.

Azaldutakoarekin bat, eta Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 256/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz (2023ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 23koa),

AGINTZEN DUT:

1. Atzemandako akatsa zuzentzea Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilariaren 1E/2025 Foru Aginduan, zeinaren bidez izendatzen baitira Nafarroako Turismo Kontseiluko kideak. Honela zuzenduko da:

Honako hau dioen tokian:

5. Honako pertsona hauek izendatzea Nafarroako Turismo Kontseiluko kide:

k) Asociación de Agencias de Viaje Receptivas de Navarra (ANARTU) elkartearen ordez: titularra, José María de Pablo Contreras jauna, eta ordezkoa, Karlos Aguirre Fernandez jauna.

Honela behar du:

k) Asociación de Agencias de Viaje Receptivas de Navarra (ANARTU) elkartearen ordez: titularra, José Francisco Carrasco Herrera jauna, eta ordezkoa, Karlos Aguirre Fernandez jauna.

2. Honako pertsona hauek izendatzea Turismo Kontseiluko kide:

AparturNAparture apartamentu turistikoen elkartearen ordez: titularra, José María de Pablo Contreras jauna, eta ordezkoa, Conchita Olloquiegui andrea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunei, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuari eta Turismo Zuzendaritza Nagusiari.

5. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuari aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 9an.–Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2506866