1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
279/2025 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira, 2025-2026 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan Lanbide Heziketaren eskaintza modularra eta ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia.
Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hauek dira Lanbide Heziketaren sistema garatzeko printzipioetako batzuk, besteak beste: lan egiteko adinean dauden pertsonen prestakuntza beharrak asetzea, bizitzan zehar lanbide kualifikazioa etengabe hobetzea, kalitatezko Lanbide Heziketa egiteko modalitate desberdinak bermatzea eta prestakuntza egiaztagarriaren eskaintza malgua eta moduluen araberakoa egitea.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.2 artikuluan xedatuta dago Lanbide Heziketaren xedea dela, hezkuntza sistemaren barnean, ikasleak egokitzen laguntzea bizitzan zehar lanaren arloan izan daitezkeen aldaketetara bai eta haien garapen pertsonalean eta herritar demokratiko eta baketsu izan daitezen ere. Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren I. tituluko IV. kapituluaren 2. atalak arautzen du eskaintza modularraren modalitatea.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 35.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Hezkuntza Administrazioak genero-ikuspegia bermatuko du Lanbide Heziketako planetan. Lanbide Heziketako goi mailako tituluen artean dago "Genero-berdintasunaren Sustapena" deritzona, zeinak bi lanbide kualifikazio hauek egiaztatzen dituen prestakuntza ematen baitu: "Dinamizazio Komunitarioa" eta "Gizonen eta Emakumeen arteko benetako Berdintasunaren Sustapena". Hezkuntza Departamentuak ekintza positibotzat jotzen du "Sustapena eta Genero-berdintasuna" alorreko prestakuntza espezifikoa eskaintzea, moduluen araberakoa, ulertzen baitu eskaintza hori bat datorrela aipatutako foru legearen printzipioekin. Gehienbat, Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulua dutenei zuzenduta dago. Hain zuzen, 2021-2022 ikasturtean egin zen aurrenekoz eskaintza hau, eta bat dator, esan bezala, apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen xedearekin. Izan ere, balioen aldaketa bultzatzen laguntzen du goi mailako teknikari titulazioa duten pertsonen artean. Aldaketa horren bidez, emakumeen posizio soziala, ekonomikoa eta politikoa indartu nahi da, haien autonomia eta ahalduntzea sendotzeko. 2025-2026 ikasturtean ere eginen da eskaintza modular hori, zeinak biltzen baititu, gaindituz gero, lanbide ziurtagiria eskuratzeko aukera ematen duten lanbide modulu guztiak, eta eskaintza modular berri batzuk gehitzen dira, 1. eranskinean zehazten direnak. Horregatik, beharrezkoa da 2025-2026 ikasturterako Lanbide Heziketaren eskaintza modularra ezartzea, bai eta ikasleak onartzeko prozesuko egutegia zehazten duten datak ere.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 2025-2026 ikasturterako, Lanbide Heziketaren eskaintza modularra ezartzea. Ebazpen honen 1. eranskinean azaltzen da zein modulu eskaintzen diren eta zein ikastetxetan.
2. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan Lanbide Heziketa modularra egin nahi duten ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia onestea 2025-2026 ikasturterako. Ebazpen honen 2. eranskinean dago.
3. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau eta haren eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integrazioko Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera, Etengabeko Lanbide Prestakuntzaren eta Enpresen Atalera, Akreditazio Profesionalen Atalera, Lanbide Heziketaren Proiektuen eta Nazioartekotzearen Atalera eta Lanbide Heziketa Eraldatzeko Atalera.
5. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 9an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
1. ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETAREN ESKAINTZA MODULARRA. 2025-2026 IKASTURTEA
Eskaintza
1. Lanbide Heziketaren eskaintza modularrean talde bana eskaintzen da hurrengo taulan zehazten diren moduluetan:
Goi mailako gradua.–"Genero-berdintasunaren Sustapena" tituluaren eskaintza modularra (gaztelaniaz):
LANBIDE MODULUA | KREDITUAK ECTS | LANBIDE ARLOA | IKASTETXE BATERATUA |
1404. Berdintasuna sustatzeko esku-hartze esparruak | 10 | Gizarte eta Kultur Zerbitzuak eta Komunitatearentzako Zerbitzuak | Hezitzaile Eskola II Iruña |
1405. Emakumeen parte-hartze soziala | 7 |
1402. Genero indarkeriaren prebentzioa | 13 |
1401. Genero ikuspegia informazioan eta komunikazioan | 13 |
1403. Emakumeen enpleguaren sustapena | 13 |
1410. Lantokiko prestakuntza I. multzoa | 11 |
Goi mailako gradua.–"Zuzendaritzarako Laguntza" tituluaren eskaintza modularra (euskaraz):
LANBIDE MODULUA | KREDITUAK ECTS | LANBIDE ARLOA | IKASTETXE BATERATUA |
0180. Atzerriko Bigarren Hizkuntza I eta II | 8 | Administrazioa eta Kudeaketa | Elizondo Lanbide Eskola IBP. Elizondo |
0661. Enpresa protokoloa | 9 |
0662. Enpresa ekitaldien antolaketa | 12 |
0663. Informazioaren kudeaketa aurreratua | 8 |
0664. Zuzendaritzari laguntzeko proiektua | 5 |
0667. Lantokiko prestakuntza | 11 |
Erdi mailako gradua.–"Makineriaren Elektromekakina" tituluaren eskaintza modularra (gaztelaniaz):
LANBIDE MODULUA | ORDUAK, GUZTIRA | LANBIDE ARLOA | IKASTETXE BATERATUA |
0714. Esekidura- eta gidatze-sistemak | 230 | Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak | Virgen del Camino IBP. Iruña |
0717. Tresneria eta lanabesak | 135 |
0715. Indar- eta gelditze-sistemak | 185 |
0716. Tresneriari eta lanabesei eragiteko sistemak | 135 |
0721. Lantokiko prestakuntza | ≤370 |
2. Ratioa, oro har, hogeita lau ikaspostukoa da.
2. ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETAREN ESKAINTZA MODULARREAN IKASLEAK ONARTZEKO PROZESUAREN EGUTEGIA. 2025-2026 IKASTURTEA
LANBIDE HEZIKETAREN ESKAINTZA MODULARRA EPE ARRUNTA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Inskripzioa egiteko epe arrunta (inskripzio-eskaerak aurkeztea) | Ekainaren 16a | Ekainaren 27a | 14:00ak arte |
Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea | | Uztailaren 1a | |
Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea | Uztailaren 2a | Uztailaren 4a | 14:00ak arte |
Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea | | Uztailaren 16a | |
Onartuen behin betiko zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Uztailaren 17a | Uztailaren 22a | 14:00ak arte |
LANBIDE HEZIKETAREN ESKAINTZA MODULARRA IKASPOSTU HUTSEN ESLEIPENA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak argitaratzea, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako | Abuztuaren 29a | |
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskaerak aurkeztea | Irailaren 1a | Irailaren 5a | 14:00ak arte |
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea | | Irailaren 9a | |
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartuen behin betiko zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Irailaren 10a | Irailaren 12a | 14:00ak arte |
LANBIDE HEZIKETAREN ESKAINTZA MODULARRA IKASPOSTU LIBREAK ESLEITZEA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Ikaspostu libreen esleipenerako 1. argitalpena | | Irailaren 16a | |
Ikaspostu libreen 1. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea | Irailaren 17a | Irailaren 17a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen 1. esleipenaren zerrenda argitaratzea | | Irailaren 19a | |
Ikaspostu libreen 1. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea | Irailaren 22a | Irailaren 22a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen esleipenerako 2. argitalpena | | Irailaren 24a | |
Ikaspostu libreen 2. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea | Irailaren 25a | Irailaren 25a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen 2. esleipenaren zerrenda argitaratzea | | Irailaren 29a | |
Ikaspostu libreen 2. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea | Irailaren 30a | Irailaren 30a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen esleipenerako 3. argitalpena | | Urriaren 2a | |
Ikaspostu libreen 3. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea | Urriaren 3a | Urriaren 3a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen 3. esleipenaren zerrenda argitaratzea | | Urriaren 7a | |
Ikaspostu libreen 3. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea | Urriaren 8a | Urriaren 8a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen esleipenerako 4. argitalpena | | Urriaren 10a | |
Ikaspostu libreen 4. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea | Urriaren 13a | Urriaren 13a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen 4. esleipenaren zerrenda argitaratzea | | Urriaren 15a | |
Ikaspostu libreen 4. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea | Urriaren 16a | Urriaren 16a | 14:00ak arte |
DATA GARRANTZITSUAK |
Eskolen hasiera Lanbide Heziketaren eskaintza modularrean | 2025eko irailaren 19tik aurrera, eskaintza modular bakoitzerako zehazten diren datetan |
Iragarkiaren kodea: F2506987