114. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

278/2025 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira, 2025-2026 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan Lanbide Heziketaren Sistemako E graduen eskaintza eta ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia.

Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hauek dira Lanbide Heziketaren sistema garatzeko printzipioetako batzuk, besteak beste: lan egiteko adinean dauden pertsonen prestakuntza beharrak asetzea, bizitzan zehar lanbide kualifikazioa etengabe hobetzea, kalitatezko Lanbide Heziketa egiteko modalitate desberdinak bermatzea eta prestakuntza egiaztagarriaren eskaintza malgua eta moduluen araberakoa egitea.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39. artikuluak ezartzen du espezializazio ikastaroak hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren barnean daudela. Antolamendu hori –Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera ulertuta– bat dator Lanbide Heziketako Eskaintzaren Katalogo Nazionaleko E graduarekin, zeina Derrigorrezkoaren Ondoko Bigarren Hezkuntzaren barnean izanen baita, erdi mailako espezializazio ikastaroen kasuan, eta goi mailako hezkuntzaren barnean, berriz, goi mailako espezializazio ikastaroen kasuan.

Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren II. tituluko V. kapituluak arautzen du nola garatu Lanbide Heziketaren Sistemako E graduen eskaintzak, hau da, erdi mailako eta goi mailako espezializazio ikastaroei dagozkienak.

Aurrekoarekin bat, Hezkuntza Departamentua 2021-2022 ikasturtean hasi zen erdi mailako eta goi mailako espezializazio ikastaroen heziketa eskaintza egiten. Beharrezkoa da Lanbide Heziketaren Sistemako E graduen eskaintza ezartzea 2025-2026 ikasturterako, bai erdi mailako espezializazio ikastaroena, bai goi mailakoena. Lanbide Heziketako espezializazio ikastaroen ezarpena sartuta dago Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak sustatutako Lanbide Heziketa Modernizatzeko Planaren "Digitalizazioa eta Lanbide Heziketa" izeneko eremu estrategikoaren barnean, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak eta Europar Batasuna-Next Generation EUk finantzatzen dute plan hori.

Era berean, aplikatuz Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren Sistemako graduetan ikasleak onartzeko prozesua arautzen duen apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduan xedatutakoa, 2025-2026 ikasturteko ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia zehazteko datak ezarri behar dira.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2025-2026 ikasturterako, Lanbide Heziketaren Sistemako E graduen eskaintza ezartzea Nafarroan, bai erdi mailako espezializazio ikastaroena, bai goi mailakoena. Ebazpen honen 1. eranskinean azaltzen da zein ikastaro eskaintzen diren eta zein ikastetxetan.

2. 2025-2026 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan Lanbide Heziketaren Sistemako E graduetan ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia onestea. Ebazpen honen 2. eranskinean dago.

3. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta haren eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integrazioko Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera, Etengabeko Lanbide Prestakuntzaren eta Enpresen Atalera, Akreditazio Profesionalen Atalera, Lanbide Heziketaren Proiektuen eta Nazioartekotzearen Atalera, Lanbide Heziketa Eraldatzeko Atalera, Eskolatze Bulegora eta Orientazio Bulegora.

5. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 9an.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

1. ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETAKO E GRADUEN ESKAINTZA - ERDI MAILAKO ETA GOI MAILAKO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROAK. 2025-2026 IKASTURTEA

Eskaintza.

1.–Goi mailako espezializazio ikastaroei dagokienez, Lanbide Heziketako E graduen eskaintzaren barruan, ondotik aipatzen diren ikastaroetan talde bana eskaintzen da:

GOI MAILAKO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA

LANBIDE ARLOA

IKASTETXE BATERATUA

FABRIKAZIO GEHIGARRIA

Fabrikazio Mekanikoa

Virgen del Camino IBP

ZIBERSEGURTASUNA OPERAZIO TEKNOLOGIEN INGURUNEAN

Elektrizitatea eta Elektronika

Donapea IBP

ADIMEN ARTIFIZIALA ETA BIG DATA

Informatika eta Komunikazioak

María Ana Sanz IB

ZIBERSEGURTASUNA INFORMAZIO TEKNOLOGIEN INGURUNEAN

Informatika eta Komunikazioak

María Ana Sanz IB

BIDEOJOKOEN ETA ERREALITATE BIRTUALAREN GARAPENA

Informatika eta Komunikazioak

Lizarrako IB Politeknikoa

FABRIKAZIO ADIMENDUNA

Instalazioa eta Mantentze-lanak

Virgen del Camino IBP

FABRIKAZIO ADIMENDUNA

Instalazioa eta Mantentze-lanak

ETI IBP

KULTIBO ZELULARRAK

Kimika

Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa - ESTNA IB

URRUTITIK PILOTATUTAKO AIREONTZIAK-DRONEAK

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Energia Berriztagarrien Goi Mailako IB

AUDITORETZA ENERGETIKOA

Energia eta Ura

Energia Berriztagarrien Goi Mailako IB

2.–Erdi mailako espezializazio ikastaroei dagokienez, Lanbide Heziketako E graduen eskaintzaren barruan, ondotik aipatzen diren ikastaroetan talde bana eskaintzen da:

ERDI MAILAKO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA

LANBIDE ARLOA

IKASTETXE BATERATUA

INTERNETERA KONEKTATUTAKO SISTEMEN (IoT) INSTALAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK

Elektrizitatea eta Elektronika

ETI IBP

INTERNETERA KONEKTATUTAKO SISTEMEN (IoT) INSTALAZIOA ETA MANTENTZE LANAK

Elektrizitatea eta Elektronika

Virgen del Camino IBP

IBILGAILU HIBRIDOEN ETA ELEKTRIKOEN MANTENTZE-LANAK

Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak

Virgen del Camino IBP

ARTISAU-OKINTZA ETA -OPILGINTZA

Ostalaritza eta Turismoa

Burlatako LH IB

LORADENDAK ETA LORE-ARTEA

Nekazaritza

Nekazaritza eta Basogintzako IB

3.–Talde bakoitzaren ratioa, oro har, hamabost ikaspostukoa da.

2. ERANSKINA.–IKASLEAK ONARTZEKO PROZESUAREN EGUTEGIA 2025-2026 IKASTURTEAN. LANBIDE HEZIKETAKO E GRADUAK - ERDI MAILAKO ETA GOI MAILAKO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROAK

LH-KO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROAK EPE ARRUNTA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Inskripzioa egiteko epe arrunta (inskripzio-eskaerak aurkeztea)

Ekainaren 16a

Ekainaren 27a

14:00ak arte

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Uztailaren 1a

Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea

Uztailaren 2a

Uztailaren 4a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

Uztailaren 16a

Onartuen behin betiko zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 17a

Uztailaren 22a

14:00ak arte

LH-KO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROAK IKASPOSTU HUTSEN ESLEIPENA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak argitaratzea, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako

Abuztuaren 29a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskaerak aurkeztea

Irailaren 1a

Irailaren 5a

14:00ak arte

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

Irailaren 9a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartuen behin betiko zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Irailaren 10a

Irailaren 12a

14:00ak arte

LH-KO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROAK IKASPOSTU LIBREAK ESLEITZEA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Ikaspostu libreen esleipenerako 1. argitalpena

Irailaren 16a

Ikaspostu libreen 1. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea

Irailaren 17a

Irailaren 17a

14:00ak arte

Ikaspostu libreen 1. esleipenaren zerrenda argitaratzea

Irailaren 19a

Ikaspostu libreen 1. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea

Irailaren 22a

Irailaren 22a

14:00ak arte

Ikaspostu libreen esleipenerako 2. argitalpena

Irailaren 24a

Ikaspostu libreen 2. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea

Irailaren 25a

Irailaren 25a

14:00ak arte

Ikaspostu libreen 2. esleipenaren zerrenda argitaratzea

Irailaren 29a

Ikaspostu libreen 2. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea

Irailaren 30a

Irailaren 30a

14:00ak arte

Ikaspostu libreen esleipenerako 3. argitalpena

Urriaren 2a

Ikaspostu libreen 3. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea

Urriaren 3a

Urriaren 3a

14:00ak arte

Ikaspostu libreen 3. esleipenaren zerrenda argitaratzea

Urriaren 7a

Ikaspostu libreen 3. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea

Urriaren 8a

Urriaren 8a

14:00ak arte

Ikaspostu libreen esleipenerako 4. argitalpena

Urriaren 10a

Ikaspostu libreen 4. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea

Urriaren 13a

Urriaren 13a

14:00ak arte

Ikaspostu libreen 4. esleipenaren zerrenda argitaratzea

Urriaren 15a

Ikaspostu libreen 4. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea

Urriaren 16a

Urriaren 16a

14:00ak arte

DATA GARRANTZITSUAK

Eskolen hasiera espezializazio ikastaroetan

2025eko irailaren 19tik aurrera, espezializazio ikastaro bakoitzerako zehazten diren datetan

Iragarkiaren kodea: F2507035