2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
2025eko plantilla organikoaren aldaketa. Behin betiko onespena
Udaleko Osoko Bilkurak 2025eko apirilaren 3an hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoaren aldaketa, eta 2025eko 82. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 28koan, argitaratu zen. Jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan eta gero, behin betiko onetsita gelditu da 2025eko Plantilla Organikoaren aldaketa, xehetasun hauekin bat:
Ikusita Giza Baliabideetako Alorreko txosten teknikoa, Alorreko letraduaren oniritzi juridikoa duena, zeinetan nabarmentzen den plantilla aldatu behar dela desinfekzioko ofizialaren lanpostuari dagokionez; izan ere, lanpostu horretan diharduten langileen funtzioak eta prestakuntza-baldintzak desberdinak dira, eta, ordezkaritza sindikalari kontsulta egin ostean, hau
ERABAKITZEN DA:
Lehena.–Desinfekzioko ofizialaren lanpostua (401800) bi lanpostu bereizitan birmoldatzea:
–Bioziden aplikatzaile eta mantentze-lanetako ofiziala, jatorrizko lanpostuari esleitutako ordainsariak izanen dituena, lanpostuaren osagarria izan ezik, hori %22,90ekoa izanen baita.
–Garbiketako eta mantentze-lanetako ofiziala, egungo ordainsari-baldintza berberak izanen dituena.
Bigarrena.–Iruñeko Udaleko 2025erako plantilla organikoaren IV. eranskina aldatzea, bioziden aplikatzailearen lanposturako berariazko prestakuntza-baldintzak sartzeko: "Izurriak kontrolatzeko zerbitzuak" 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria, eta prestakuntza osagarria "Oso toxikoak, kartzinogenoak, mutagenoak eta ugalketarako toxikoak diren produktuen tratamenduan", baita "Plataforma jasotzaileak" erabiltzeko prestakuntza ere.
Erabaki honen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza hau argitaratu eta hortik aitzina.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 29an.–Alkatea, Joseba Asiron Sáez.
Iragarkiaren kodea: L2507885