114. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NARBARTE

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Narbarteko Kontzejuak, 2025eko apirilaren 28an, egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2025eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Osagunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Narbarten, 2025eko maiatzaren 20an.–Alkatea, Egoitz Gamio Michelena.

Iragarkiaren kodea: L2507316