2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2025eko udal aurrekontua, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2025eko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 14an.
DIRU-SARRERAK:
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA (eurotan) |
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak | 983.258,12 |
2. kapitulua.–Zeharkako zergak | 62.000,00 |
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak | 253.210,00 |
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak | 1.716.770,77 |
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak | 101.741,00 |
7. kapitulua.–Transferentziak eta kapital-gastuak | 100.517,00 |
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak | 0 |
GUZTIRA | 3.217.496,89 |
GASTUAK:
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA (eurotan) |
1. kapitulua.–Langileria-gastuak | 1.046.168,26 |
2. kapitulua.–Ondasun arrunten eta zerbitzuen kudeaketa | 1.158.267,59 |
3. kapitulua.–Finantza-gastuak | 86.800,00 |
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak | 684.921,04 |
6. kapitulua.–Inbertsio errealak | 176.465,01 |
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak | 64.875,00 |
GUZTIRA | 3.217.496,90 |
Egintza berean onetsi ziren Leitzako Udalaren aurrekontua betearazteko oinarriak, eta espedientean daude.
Onetsi ziren Anikote Leitza SL sozietatearen 2025erako diru-sarrera eta gastuen aurreikuspenak, xehetasun honekin:
DIRU-SARRERAK | 378.537,43 euro |
GASTUAK | 383.879,33 euro |
Leitzan, 2025eko maiatzaren 20an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L2507242