1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
4D/2025 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez iragartzen baita gordailutu dela honako enpresa elkarte honen estatutuen aldaketa: Asociación de Empresarios del Comercio, Hostelería y Servicios del I y II Ensanche, Lezkairu y Ripagaina Pamplona (sigletan emana, Área Comercial Ensanche Lezkairu Ripagaina); gordailu zenbakia 31000279 da (lehengo gordailu zenbakia: NA/83).
Onartu da aipatu elkartearen estatutuen aldaketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan elkartzeko eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde sindikal eta enpresarialen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.
Gordailutzeko eskaera María Jesús Alonso Arteaga andreak egin zuen, 31/2025/000077 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.
Batzar Orokorrak, 2025eko martxoaren 31n egindako bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen elkartearen estatutuen 1. eta 2. artikuluak eta 18. artikuluko f) apartatua aldatzea.
2025eko apirilaren 1ean emandako ziurtagirian ageri da David Sánchez-Casas Arrarás jaunak sinatu zuela (idazkaria zen aldetik), eta Borja Eraso Aguerri jaunak ontzat eman zuela (burua zen aldetik).
Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan ere, aldaketaren berri emateko.
Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontra errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salan, bat etorriz Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoarekin (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Iruñean, 2025eko maiatzaren 12an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
Iragarkiaren kodea: F2506911