114. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKIROZKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Ezkirozko Kontzejuko Batzarrak, 2025eko maiatzaren 13an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Ezkirozko Kontzejuaren 2025erako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Iragarkia erakundearen iragarki-taulan ere argitaratuko da. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzakete.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Kontzejuko Batzarrak haiek ebazteko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Ezkirotzen, 2025eko maiatzaren 15ean.–Ezkirozko Kontzejuko burua, Iñaki Martínez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2507051